Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txitxikovek, atzera begiratu, eta han ikusi zituen, ordurako mahai gainean prest, onddoak, opiltxoak, bizkotxoak, kauserak, gozopilak, bliniak eta denetariko gaiz beteriko pastelak: tipulaz, lo-belarraz, gaztanberaz, esne gaingabetuaz... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.
Aurrena, egidazu niri opiltxo bat, eta ekarri. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 72. orr.
Igo txokolate bat eta opiltxoak 108. gelara, lehenbailehen, mesedez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.
Kremazko opiltxo bat eta kafesnea eskatu nion zerbitzari bati. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 41. orr.
Bi soseko opiltxo bat erostera sartzen zenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.
Anaia sakristauak, berriz, bisitan zetorren jendearentzat amak egindako opiltxoak jan eta ardo gozoa edaten zuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 52. orr.
Saltoki batzuetan baita gure erroskilen antzeko opiltxo batzuk ere, zuriak eta biribilak, Urkiolako San Antonioren erromerietan bezala. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.
Vienako okin batek asmatu zituen kruasan opiltxoak, austriarrek turkoen kontra irabazitako bataila bat ospatzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.
Danielek, orduan, bikea, koipea eta ileak hartu eta denak batera egosi zituen; guztiaz opiltxoak eginik, herensugeari ahora bota zizkion, eta, irentsi zitueneko, lehertu egin zen herensugea. Opiltxo horiak, horrela esaten omen diete txinatarrek taxiei. Elizen arteko biblia DnGr 3,27
-Begira, ene opiltxo hori, ez naiz ni nor zuri aholku emateko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 274. orr.
Hogeita hamar urtetik gora dauzka, guk bezala, eta hamazazpi urteko opiltxo batekin dabil! Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 28. orr.
Nondik aterako zuen Gaizkak honelako opiltxoa? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 77. orr.
Ogi zati bat eta bezperako irin opiltxo batzuk eman zizkion. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 117. orr.
"Zorioneko gazteria", ematen zuen zioela erretoreak erretilutik basoerdi almendra opiltxo bat hartu edo likore zurrutadatxo bat edaten zuen bitartean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 206. orr.