Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pistolari banda operatibo bakarra. Berria - Harian 2005-07-30
Azken asteotako atentatuek frogatzen dute ETAk «talde operatiboak» dituela. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Erasoek Al Kaedaren gaitasun operatiboari kalteak eragin behar bazizkioten ere, [...]. Berria - Harian 2005-07-09
Mishalen patua Rantissiren bera da eta aukera operatiboa dugun unean, egin egingo dugu. Berria - Mundua 2004-04-20
Aurreko auziek zientziaren alde operatiboan, praktikoan, jartzen dute interesa: zientziagintza aztertuz zientzia argitzean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.
Zientziaren makulu baldarren -baina txit operatiboen- heineraino etorririk ere, ez dakigu galdera horri erantzuten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.
IRA Probisionalaren politika eta estrategia operatiboak. Berria - Mundua 2004-05-08
Desadostasunak «operatiboak» izan zirela esan zuen Herrizaingo sailburuak. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Garapen iraunkorraren printzipio operatibo hori. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.
Nolanahi ere, alderdi operatibotik bakarrik interesatzen zaie analistei (alegia C edo V segmentu bakoitza baino unitate luzeagoa den bezainbatean), azentuaren kokalekua zehazteko, segmentuen zenbait ordezkatze sistematizatzeko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.
Gas Naturalek 2009an 1.200 milioi euroko mozkin operatiboa izatea aurreikusten du. Berria - Ekonomia 2006-03-02
Irabazitako lau eurotik hiru (%79) emaitza operatiboei esker izan ziren. Berria - Ekonomia 2004-06-24
Alemaniako autogileak jakinarazi duenez, 87.153 milioi euro fakturatu zituen 2003an, aurreko urtean baino %0,21 gehiago, baina irabazi operatiboak nabarmen gutxitu ziren, %62 zehazki. Berria - Ekonomia 2004-02-19
Zentzu bat, zentzu berri bat, edo nahiago bada berriz funtzionala eta operatiboa den zentzua. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 95. orr.
Rivabellosako plataforma logistikoan lau pabiloi eraikiko dituzte urtarriletik aurrera, eta, okerrik ezean, sektoreko enpresaren bat udazkenerako operatiboa izatea espero du administrazio kontseiluak. Berria - Ekonomia 2004-11-23
Gure antolamendu juridikoan operatiboa ez den eskubide bat gauzatu ahal izateko ahalegin itzel eta nekezak eskatzen dituzten lege zirrikituetara jo beharko dugu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.
Ertzaintzak Guardia Zibila babestu beharrak operatiboa zaildu besterik ez du egiten, lana modu berean egiten ez duten bi indarrek esku hartu behar dutelako. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
Espainiako Poliziak ezarritako operatiboko zuzendariorde Pedro Diazek «gehiegizko konfiantza» izan zutela esan zuen. Berria - Harian 2005-03-08
Alkoholaren inguruan badu polizia egitura horrek operatibo berezia, astebururo zenbait auzotan egiten dutena, gazteei kalean edatea galarazteko. Berria - Euskal Herria 2006-01-06
Europako Batzordeak Microsoft zigortu zuen atzo, informatikako sistema operatiboetan «ia duen monopolioa nagusikeriaz baliatzeagatik». Berria - Ekonomia 2004-03-25
Microsofti egotzi zioten Internet Explorer nabigatzailea Windows sistema operatiboarekin batera saltzea eta Nestcape Navigatorri orduko nagusia bidea ixtea. Berria - Ekonomia 2004-03-25
EBk 497 milioi euroko isuna jarri zion Microsoft [...] eta Windows sistema operatiboaren interfaz kodeak lehiakideekin partekatzera behartu zuen, haien aplikazioek Windows baliatu ahal izateko. Berria - Ekonomia 2004-06-09
Microsoftek salatu duenez, saltzaileek Windows XP sistema operatiboaren kopia piratak jartzen zituzten dendetan salgai zeuden ordenadoreetan. Berria - Euskal Herria 2004-10-17
Merkatuaren %90 kontrolatzen duen arren, Linux sistema operatiboa lekua jaten ari zaio. Berria - Ekonomia 2004-03-21
Microsoftek kalte larria izango du Windows Media Player programa gabeko sistema operatiboa ekoiztera behartzen badute. Berria - Ekonomia 2004-10-02