Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Opera hasi baino bost minutu lehenago eskatu zien ahots gozo batek bozgorailutik, arren, itzaltzeko telefonoak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 11. orr.
Hamahiru urte zituela ekin zion lan zailagoak sortzeari; esaterako, musika adituak txundituta utzi zituen ekitaldi biko opera: Los esclavos felices. Berria - Harian 2006-01-28
Opera bat idatzi zuen, musika eta guzti. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 26. orr.
Orobat esan zion bigarrenez ere ikusi ahal izango zutela Madama Butterfly, Pucciniren opera, lehenago ere malkoak isuraraziak zizkiona. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 176. orr.
Wagnerrek Grialaren kondaira oinarri hartu zuen bere opera batzuetarako. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.
'Tristan eta Isolda' opera muntatzen. Berria - Kultura 2004-06-23
Gero, egun batean, haren telegrama jaso nuen; operako libreto baten antzekoa zen: arranditsua, hutsalaren hutsalez arriskutsua, eta gezurtia. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.
Mozarten Don Giovanni operako zati solteak jo eta jo. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 150. orr.
Tina Gorinak ere sekulako lana egin zuen La Sonnambula operako ariekin. Berria - Kultura 2004-09-21
Lyongo Operako Baletak ere eskainiko du emankizun bat. Berria - Kultura 2004-12-23
Haiekin batera, opera, musika klasikoa, zarzuela eta dantza eskainiko ditu auditoriumak. Berria - Kultura 2004-11-24
Asko gustatzen zitzaion opera osaba Xabierri, askotan joaten zen Bilbora gure aitona eta izebekin Arriaga teatrora. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Opera ez dut biziki maite; "ronflant" kausitzen dut hori. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 226. orr.
Ez dut maite homosexualez eta operaz futitzen den jendea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 142. orr.
Haren opera maiteenaren libretoa, Aristofanesek idatzia, laburra da, sinplea eta eraginkorra. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.
Saforen azkentzea izeneko opera dramatikoa konposatu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.
"Ernestine" opera komikoa (1777), ikusleek gogor gaitzetsitako libretoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 11. orr.
Niretzat Rossiniren lanik onenak opera serioak dira. Berria - Kultura 2004-08-31
Opera bufoa da, eta, estilo horri segika, hiru pertsonaia asmatu ditut, hiru satiro. Berria - Kultura 2004-05-21
Opera Inperialeko zuzendaria. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 91. orr.
Pentsa zitekeen opera-abeslaria hurbiltzen ari zela, eta opera serioa, benetako opera, orduantxe hasiko zela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 179. orr.
Errepertorioko hiru opera aurkeztuko ditu OLBEk: Nabucco, La Sonnámbula eta La Boheme. On bidetik etorri zaigu opera modernoa bel cantoa-ren gotorlekua den Bilbo honetara. Berria - Kultura 2004-05-15
Opera zaharrak kantatzen entzuten egoten ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.
Bere opera politikoetarako libretoak idazten dituztenen izenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.
Opera italiarraren zalea baitzen oso. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.
Sasoi horretan nagusi ziren opera rossiniar eta belliniarretatik bereiz zitekeen lana zen Berria - Kultura 2004-03-06
Parisen ia gauero egiten ziren opera emanaldiak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.
Ikusmin handia dago gaur Alemaniako Bayreuth hiriko Opera Jaialdia abian jarriko duen Richard Wagnerren Parsifal operaren emanaldiaren inguruan. Berria - Kultura 2004-07-25
Bilboko elkartearen hurrengo opera denboraldian. Janariarekin batera hiru biolin-jotzaile azaldu ziren, hirurak ere opera-konpainiakoak, senar-emazte berrien omenezko eztei-doinuak joka. Berria - Kultura 2004-05-15
Wielizcka, izan ere, Gatzezko Opera-Etxe gisa zen ezagunagoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.
Caruso bera kantatua zen opera-antzoki hartan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
Opera ekoizpen handiak ez dira inoiz Nafarroan ikusi, Nafarroako Jaialdien garaian ez bada. Berria - Kultura 2004-05-06
Gioacchino Rossiniren La donna del lago opera lana gozatzeko aukera izango da aste honetan Donostian eta Iruñean. Berria - Kultura 2004-08-31
Astean behin, opera obrak ikustera joaten zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.
Kamarako musika eta opera piezak jotzen zituen talde batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.
Albertok kanporako bidea hartu du, opera zati bat txistukatuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 160. orr.
Opera-kantari baten atzetik Italiara alde egin zuen aitaren ahaide aberats batzuen semea omen zen Kurt. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 158. orr.
Ontziko kide bat da, opera-soprano ospetsu bat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.
Bordaleko Opera abesbatza entzunen da. Herria 2003-12-04
Doi-doi izan zuen denbora opera ikusleak herioa deika zuela ohartzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 12. orr.
Schlingensiefek ez du orain artean urrats askorik egin opera zuzendaritzaren arloan. Berria - Kultura 2004-07-25
Ainhoa bere opera jantzian, takoidun zapatekin Central Parkeko zelaia mukuru betetzen zuen jendearen artean bidea irekitzen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 134. orr.
Benjamin Brittenen Peter Grimes lana taularatuko du Opera Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) datozen egunotan Euskalduna jauregian. Berria - Kultura 2004-03-26
Gauza ederra izango zatekeen gizartera garaile itzultzea, ganbera-opera bitxi eta txiki baten egile gisa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 274. orr.
Benetan idatzi nahi duena musika da: Byron Italian, gizasemearen eta emakumearen arteko maitasunaren inguruko gogoeta bat, ganbera-operaren gisara egina. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.
Operako palko batean gizonezko lagun batekin eserita nengoen, eta zu aldamenekoan. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.
Atzo operan izan nintzen Merteuil andrearekin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 128. orr.
-Operara joan nahi nuke -esan nion-, baina ez daukat oraindik txartelik... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.
Opera da idazlan honetako gertakizun askoren gertalekua eta haren oihartzuna eta aipua sarri agertzen dira. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.
Ni ere operan egon behar nintzen orena heldu zenean, bihotza nahi gabe hertsatu zitzaidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 70. orr.
Dantza irakasle izana zen Operan, Luis XV.aren garaian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 132. orr.
Lehenengoa erdigunea da: opera, katedrala eta horrelakoak dituena. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 29. orr.
Ondoren, Orienteko plazara gurutzatu genuen, eta handik gora, Opera inguruan buelta bat emateko proposamena egin nion, Madrilen atseginenetakoa dudan alderdia delako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.
Edozein lekutan geundela -Notre Dame-n, Opera-n, Parisek dituen hainbat ikusgairen aurrean-, etengabe zetorkidan burura zein pozgarria zatekeen gauza haiek biok batera besotik helduta ikusi ahal izatea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 351. orr.
Isiltasun hitzartua da; operan, eszenatokia hutsik gelditzen denean bezala, orkestraren zazpi konpasetan zehar, zehatz--mehatz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.
· Gaztea hatsanka zetorren, Opera Plazatik ibilgailuaren atzetik lasterka joan eta gero. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.
euskal opera (5); ganbera opera (3)
opera abesbatza (4); opera eskainiko (6); opera ezaguna (4); opera hasi (3); opera ikusi (3); opera izango (3); opera kantari (6); opera kantaria (4); opera kantariaren (6); opera lagunen (10); opera lan (5); opera lana (4); opera serioa (3); opera taularatuko (4); opera zati (3)
verdiren opera (3); wagnerren opera (5)
operako pertsonaia (3); parisko operako (4)
pariseko operan (3); parisko operan (3); peter grimes operan (3)
operara joateko (4)
bilboko operaren abesbatza (11); bilboko operaren abesbatzak (6); operaren lagunen (4); operaren ondoren (3); otello operaren (3)