Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oparoaldi iz oparotasunezko aldia.
Laneko arropak ere -haren neurri urrira errenditutako traje italiarra- eta betaurreko beti lodi baina ez bertzorduz bezain handien diseinu garestiak salatzen zuten oparoaldia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.
Egun hartan, erori egingo zaizu Asiriaren zama bizkarretik eta haren uztarria lepotik; oparoaldia izango duzu ondoren. Elizen arteko biblia Is 10,27
Esaterako, ekonomiak izan dezake, oparoalditik ekarria, gehiegizko ekoizpen ahalmena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 118. orr.
Bistakoa denez, oparoaldi ekonomikoa handia izan den arren, aldeak ez dira murriztu, areagotu baizik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.