Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oparitxo iz opari txikia.
Irailean nire urtebetetze-eguna da, eta gurasoek diru pixka bat eman didate aldez aurretik oparitxoren bat erosteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 51. orr.
Magistratuek begiko zuten eta oparitxoak egiten zizkioten noiz edo noiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 414. orr.
Gozokiak eta beste oparitxoak emango zizkiola esanez sartzen zen haurra barruan. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.
Baina hitzematen dizuet hurrengoan oparitxo bana ekarriko dizuedala, huts egin gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.
Batzuetan bizitzak badaki gaurkoa bezalako oparitxoak egiten. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 79. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)