Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru dira noski elementuok: oparia bera, oparigilea eta opariaren hartzailea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.
Opariak egiten zizkioten, baina berak ez zien ezer doarik ematen, eta, batzuetan, jasoriko oparia gorde, eta oparigileari berari saltzen zion geroago. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.
Asmoak, oparigilearen asmoak egiten du opari bat handi edo txiki, egoki edo desegoki, on edo txar. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 148. orr.
Opariak mutu dira (gehienak, behintzat), baina asko eta asko esaten digute oparigileari buruz. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.
Opariak oparigilea salatzen badu, azken asteetako igoeren atzean burtsa iruzurgile bat egon liteke. Berria - Ekonomia 2004-01-06