Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren aurpegia zapi arin eta opaku batek estali zuen, eta betiko orban gorri haiek besterik ez zen geratu; loreak ematen zuten. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.
Berotzen saiatuz gero [...] kristaltze-ura galtzen du, opako bihurtzen da, eta bezero ergelek ez dute atsegin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.
Ke zirpiltsuak atoiontzien eta baporeen atzealdeari itsatsita egiten zuen hegaz, oso behean, ur opako eta berdekaran zehar arrastaka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.
Leihoko kristalak opako zeuden, eta beste aldean malko irudiko hari loditan irristatzen ziren tantak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.
Halako batean bi eztanda txiki eta opako entzun dira musikaren gainetik, xanpain merkeak egin ohi dituenen tankerakoak: motelak, kalaxkak, alaitasunik gabeak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 21. orr.
Oi, begiratu bitxi, opako, hutsa, pentsamendurik gabea, eta hain ederra! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.
Itsasoak, doi bat asaldatua, olio kapa zabal baten dirdira opako eta astuna zeukan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.
Ezkutatzen ninduen zera hark ez zirudien isla zehatz-zehatza zuenik, poliki-poliki argituz zihoan gardentasun opako bat baizik. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 103. orr.