Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aski mugatua izan bazen ere herrialde onuradunen zorraren zerbitzuaren gainean neurri horiek izan zuten eragin zuzena, akordio horiei esker, lehen unean, herrialde zordunen egoera ekonomikoaren gaineko uste ona sortu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.
Testamentuak bi onuradun aipatzen zituen, Tom Wood eta Rufus Sprague. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 251. orr.
Izan ere, Adeliaren izena koadernoak aurkitu baino askoz lehenago ere topatu zuen hildakoaren onuradunen artean. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 121. orr.
Laguntza horiek jasotzeko, gizarteratzeko itun bat izenpetu behar dute onuradunek. Berria - Ekonomia 2004-11-27
Gisa horretako hika-miketan onuradun bakarrak legegizonak, auzitegi-prokuradoreak eta gainerako kideak baitira. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.
Zapore onargarri "unibertsalak" zein diren ikertzea oso jende [...] gutxiren esku dagoenez, horiek izango dira elikadura mundializatzeko arduradun eta onuradunak, noski. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.
Telealarma zerbitzuaren onuradun ez da edozein izango, hainbat baldintza bete behar baitira derrigorrez. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Desarme psikologikoaren prozesu honen onuradunak ez dira gobernariak edo gobernatuak, ezta gutxiengo menderatzailea edo barne-proletalgoa ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.
Teknologia berriek aukera berriak eskaintzen dituzte (onuradun ia bakarrak lehen munduan bizi garenok bagara ere). Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.
Ikusi dugu, halaber [...] estatu unibertsalek mantenduriko erakundeen onuradun nagusiak eliza unibertsalak izan direla. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 93. orr.
Onuradun berri bat etortzen zen, eta beste azpibasailu batzuk ezartzen zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 339. orr.
Indiar Batasuna eta Pakistan seinala daitezke Indiako herri-administrazio britainiarraren onuradun gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.
Onuradun izateko betekizunak: [...]. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
onuradun nagusia (3); onuradun nagusiak (3)