Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

onura (1022 agerraldi, 112 liburu eta 355 artikulutan) 1 iz zerbaitetik, norbaitentzat edo zerbaitentzat gertatzen edo ateratzen den ondorio ona. ik probetxu; etekin; hobari.

Dirua balio guztien zeinua da; onura edo fruituak ematen dituen oro eskuratzen du.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

Leudeentzako ondasunei ondasun fiskal, onura, ohore, feudo deitu izan zaie autore eta garaien arabera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 284. orr.

Kalte egiten duen orok onuraren bat erauzten dio kaltetuari; onurarik kentzen ez badio, ez dago kalterik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Aitzina eginen dut afektuekin, zer onura eta zer kalte dakarten gizakientzat ohartaraziz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 481. orr.

Eta, alde horretatik, onura da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 232. orr.

Kondoiak onura asko ditu: segurua da, sinplea da eta ez da kontrol medikorik behar.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 90. orr.

Ariketa honek onurarik ote du?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 107. orr.

Aberatsenek aterako diote onura zerga erreforma berriari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 326. orr.

Klase bateko kideek bakarrik, eta ez guztietakoek, atera zuten onura egoera hartatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Zer onura ekarri digu harrobide genuen aberastasunak?  Elizen arteko biblia   Jkd 5,8

Argi zekusan saleroste hark onura handia ekarriko ziola, baina ohiz kanpokoa zen, eta berriegia aukeran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

Ildo berri bila jotzeak, asmatzeak eta hutsegiteak, beti egiten digu onura.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 92. orr.

Badakigu zer zen onura batengatik nork bere bura inori gomendatzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 296. orr.

Zer onura espero behar dut nik higandik, ez baituk heure aldarte eta ganora baino heure burua mantendu eta jazteko?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 121. orr.

Erregeagandik onura bat jasotzen zutenek onura horren parte bat ematen zieten zenbait basailuri; baina parte horiek ez ziren osotasunetik bereizten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 339. orr.

Komenigarritasun ideia okerra da benetako mila onura sakrifikatzea ustezko edo inportantzia gutxiko kalte bakar batengatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Gizakiaren onura gizartearen onurari kontrajarrita balego, ez legoke gizakirik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Izpirituaren onurarik gorena edo haren ongirik gorena Jainkoaren ezagutza da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 429. orr.

XVI. mendeko prezioen gorakadak [...] azkenduko zuen errentadunen hondamena, merkataritza-klasearen onurarako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Nazioarteko merkataritzaren onurak bistakoak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Lanaren onura hezitzaileei buruzko esaera zahar ugari bilatuko du gure bildumetan horretara jartzen denak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Arrazoimen hutsaren Filosofia ororen onura handiena, eta agian bakarra, beraz, negatiboa besterik ez da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 268. orr.

Oso herrialde gutxik eskuratzen zituzten aurrerapen ekonomiko horren onurak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 17. orr.

Kafearen onurak predikatzen aritutako iragarle ikusgarrienetako bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.

Ez dut sekula pentsatzen gure ekintzen onuran edo kaltean, etikotasunean edo etikotasun faltan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 133. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

3 (izenondoekin)

-Zaila da zuena baino onura handiagoko hartzailerik topatzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 168. orr.

Zazpi ehun langile dabiltza eremu hortan, gure herriarentzat onura ezin hobea, pleita leku horrek eskaintzen baitu lana eta lanbide zerga; zer eskatu gehiago?  Herria   2005-04-21

Izan ere, ezin da onura iraunkorrik itxaron politika moraletik, gizonaren berezko sentimenduetan oinarrituta ez badago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Onura morala eta norberaren interesa lortzea gauza bera direla.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Pasioei uko egitetik eta interesen arteko talkatik sortu da onura komunaren ideia, giza justiziaren oinarria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Ez da ahaztu behar, dena dela, i bokala sabaikari edo palatal deitzeak analisi fonologikoari dakarkion onura praktikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Ezingo dio magistratu batek legezko zigorra handitu hiritar gaizkile bati, erantzukizuna, onura publikoa, edo beste edozein aitzakia hartuta.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 31. orr.

Onura Publikoko aitormena.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 145. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batzuen ustez, ingurugiroaren defentsa irabazi edo onura iturri da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 311. orr.

Izarrek begitarterik abegikorrena erakutsiko dizuten egokiera, bada, nola-halako onura-ekarletzat aurkez zaitezkeenekoa duzu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 253. orr.

Lehenengo pentsatzen den hura bukaerarako gordetzeak bi onura mota ekarriko dizkio bertsolariari: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskertzen diet, hala ere, albo-onura hori eragin izana.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 126. orr.

Horrekin trakesturik, zabartzen dira osasunera eta arimen espiritu-onurara daramaten egintzetan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 207. orr.

6 onuran adlag gozamena izanez.

Gizon libre oro, lau lur-sail baditu, jabetzan nahiz onuran, etsaiaren kontra edo bere jaunaren atzetik joan dadila.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 286. orr.

7 onurapean

Berariazkoa da, herritarrek hasieratik ezartzen dutenean euren artean Estatua gobernatzeko modua [...]; suposatua, berriz, beren probetxu eta iraupenerako baten legeen eta boterearen onurapean jartzen direnean, besteen kontra.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 198. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus