Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ontzitxo (orobat untzitto) 1 iz ontzi txikia. ik ontzixka.

Han gelditu zen baita santuak edateko erabiltzen zuen buztinezko ontzitxoa ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 385. orr.

Beste hiru potetako koilarakada bana bildu zituen ontzitxora.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 26. orr.

Tea buztinezko ontzitxo zabarretan zerbitzatuko dizute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Kaiolan, ontzitxo batzuk zeuden, artatxikiarekin, barazkiekin eta urarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.

Orduan makina hark zerbait [...] xukatzen zion, eta zukuturiko isuri hori ontzitxo batean geratzen zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Flaskotxoak, hauts-ontzitxoak, ezpain-lapitzak, tuboak, azazkal-laka, ile-gakoak, besterik ez...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

3 itsasontzi txikia.

Ohartu naiz neu naizela naraman ontzitxoaren makinista, neuk eragin behar diedala balbulei, neu naizela abiada erregulatzen duena hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.

Une hartan gure ontzitxoak astindu bat egin zuen, zakur batek uretatik ateratzean egiten duen bezalakoxea, itsasoaz apur bat libratzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

-Igo! -agindu zigun Sinbadek, ontzitxo bat seinalatuz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 172. orr.

Ibaian behera Belemeraino zihoan janariz zamatutako ibai-bazterreko ontzitxo batean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

3 espazio ontzi txikia.

Bota dezagun ontzitxoa espaziora.  Berria - Harian   2005-03-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus