Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukalderaino joan, aurreko mantal txiki bat bere gerri oparoan lotu eta nik garbitu berri nuen harraskako ontziteria garbitzen hasi zen berriro. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 201. orr.
Ez sukaldeko ontziterien hotsik, ez bestelakorik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 190. orr.
Sukaldea huts-hutsik utzi dute: mahai-tresnak, ontziteria, tresna elektriko txikiak, den-dena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.
Ontziteria ere bazen izkina batean, garbiki bildurik katiluak, dutea edo kafearen apailatzeko doia, platerak... Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 114. orr.
Zilarrezko ontziteriaren diseinua aitzakiatzat hartuta. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.
Zilar eta urre guztia, eta brontzezko zein burdinazko ontziteria osoa Jaunarentzat dira; haren altxortegira eramango ditugu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 27. orr.
Arropa, janaria, liburuak, ontziteria... dena lurretik, dena triskatuta. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 121. orr.
Zilarrezko kafe-ontziteriaren aurrean eserita, azukreontzia eskuztatzen ari zen azkazal zorrotz arrosak zituzten bere atzamar zuri perretxiko itxurakoez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.
Hiram erregearen ontziteriak ere, Ofirko urreaz gainera, sandalo-zur ugari eta harribitxiak ekarri zituen. Elizen arteko biblia 1 Erg 10,11
Seleukoren seme Demetrio Tripoliko portura heldu zela gudu-talde handi batekin eta ontziteriarekin. Elizen arteko biblia 2 M 14,1
Salomonek itsas ontziteria eginarazi zuen Etzion-Geberren. Elizen arteko biblia 1 Erg 9,26
Ez da juzgatu behar Europa estatu partikular bat bailitzan, merkantzi ontziteria berak bakarrik egingo lukeen estatua. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.