Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hemen ontziratu zen Lafayette. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.
Armadan ontziratzen da, eta bertan, Felicicisima edo Txit zorioneko izeneko itsasontzian, sukar ustelari aurre egin beharko dio. Berria - Kultura 2004-12-04
Itsas negozioetan zebilen merkatari jendearekin ontziratu nintzen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 188. orr.
Nekez ontziratu ziren, urak ibai bazter zati bat hartu eta gabarra ezin baitzen ertzeraino hurbildu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.
Kaian pilatzen hasi ziren euskaldunak, ontziratzeko gertu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 33. orr.
Valentzian, Gandiako portuan, britainiar destruktore batean ontziraturik ihes egin zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.
Egiptoko kostaldea jo, Mariotis aintziran barrena sartu, eta han, feluka batean ontziraturik, Nilo ibaian gora egin zuen Talesek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Urtaro onean, Livenitxnaiako portua ontziratzeko edo lehorreratzeko gunea da Baikal aintzirako bidaztientzat, Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.
Kolonoek gaitzetsi egin zuten Smith kapitaina, eta, 1609an, Ingalaterrara ontziratu zuten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 124. orr.
-Sutearekin, presoak presaka ontziratu dituzte, eta itsasoratu dira. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.
Haietxek ziren, Basoran, nirekin batera ontziratu nituenak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 192. orr.
Seguruenik kontsulak berriro ontziratuko hau. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.
Nik, haatik, ez nien utzi negar egiten, eta agindu nien artalde ugaria ontziratu, eta itsasoratzeko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.
Ardiak, behiak eta hegaztiak ere eramaten ziren ibaian gora eta behera, eta beltz batek nahikoa zuen han agertzea lana lortzeko: jotzen, hiltzen, zatitzen, larrutzen, ontziratzen eta erraiak jasotzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.
Aireportuetan badira dagoeneko makina batzuk ontziratzeko txartela norberak ateratzeko. Berria - Harian 2006-02-18
Gero, isilik geratu ginen deserosoa eta luzea gertatu zitzaidan une batez, megafoniak ontziratzeko deia egin zuen arte. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 217. orr.
Ez zen Extremadurako kafea, bistan da, gerra ostetik Portugaldik kontrabandoan sartzen zuten kafe xigortua baizik, Afrikako kolonietan bildu eta eho gabe aletan ontziratua. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 17. orr.
Ardoa ontziratu gabe saltzen denean mahatsa baino merkeagoa da. Berria - Ekonomia 2004-08-31
Garbitu, josi, ontziratu eta halako lantxo batzuen truke [...] hantxe geratzen utziko zioten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 202. orr.
Kroketak, zopak, potaje edo eltzekariak, albondigak, kontserbak, postreak, tortillak, saldak, pastak... etxekoandreak paratzen zituen bere laborategian, eta orain ontziratuta hartzen ditu apalategitik, beren ontzi egokituan, mikrouhin labean hiru minutu egin eta mahaira eroateko pronto. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.
Atmosfera eraldatuan ontziratua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.
Parte-hartzea %39,55 izan zen eta botoa eman zutenen artean baiezkoa izan zen nagusi igandean Herrialde Katalanetan, ontziratutako botopaperen %73,19rekin. Berria - Harian 2005-02-22
Marka berria ezarri zuen biztanle gutxiko New Hampshirek, 200.000 boto ontziratuta. Berria - Mundua 2004-01-29