Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ontzikada 1 iz ontzi baten edukia. (neurri gisa) ik ontzi 3.
Egunero bi pitxerkada ardo ateratzen dituzte handik, eta bi ontzikada ur jartzen haien ordez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 291. orr.
· Ahultasun zantzo guztiak joanak ziren, ontzikada bete ur gainera bota izan baliote bezala. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 177. orr.
Bere sorbalda gainean zeukan esku hura norena ote zen begiratu zuen Harryk, eta sabelean ontzikada bete izotz bota baliote bezala sentitu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 39. orr.
2 (hitz elkartuetan)
-Aspaldian ez nituen eskuak lurretan sartu; aire ontzikada bat hartzen ari naizela iruditzen zait. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.