Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ontziburu ona zela erakutsi zuen orduan, atzamarra noratu zuen Irish Pride faltsu harengana. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.
Atrakatzeko maniobrak iraun zuen tartean ontziburuak ez zion aldarri egiteari utzi eta, haren aginduek karraka otzandu egin zutela esan zitekeen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.
-Astrolabioa -esan zuen ontziburuak-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.
Ontziburua kexu da antxoa bila gero eta urrunago jo behar dutelako, eta petrolioa gero eta garestiagoa delako.Txirrinaren zain daude, ontziburuak arrantzarako prestatzeko noiz aginduko zain. Berria - Harian 2006-04-30
Lotara joan dira bai ontziburua (Javier Ituarte), bai arrantzaleak. Berria - Harian 2006-04-30
Harrezkero ez zen ontziburu joango, beste edozeinen ontzitan meneko baino. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 267. orr.
Aitak semeetako bat nahi zuen ontziburu, eta pilotu beste biak, hirurak adin egokian sartu ahala. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 204. orr.