Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ontzaile (orobat ontzale g.er.) izond/iz aipatzen dena ontzen duena.
Izu berria begietan zintzilik zeukan zazpi urteko txokolate ontzaileen alabak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 101. orr.
Atari batzuetan, larru-ontzaileen lantoki bihurturik, larruak lerro-lerro zintzilik ikusten ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.
Larru-ontzaileen auzora egindako bisitaren ondoren. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 216. orr.
Jonathan-eta-Léak ondo baino hobeto ezagutzen duten matematikari batek idatzia: Brahmagupta, kolore anitzeko ezezagunen ontzailea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.