Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskola horrek ontsalaz Juan Huarte-ren izena hartu beharra zuen, baina geroztik eraiki "Lycée de Navarre" delakoak bereganatu zuelakotz, ez zuen gehiago izen berezi baten beharrik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 200. orr.
Beste gauza bat dena, ontsalaz barda erran beharra, orain erranen diat: behar dena egiten dudala ez haur beharretan jartzeko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.
Linzoain errepidetik bazter dago, baina ontsalaz zeharkatu behar nuen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.
Eguerditan ja bi solas eginik, arratsean bagenuen ontsalaz aise denbora gehiago gure gomendio. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.
Ea orai zer dugun egitarauan? ibiltokia aipatu ditek, beraz ontsalaz, laster, ibiltokia. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.
Ontsalaz, gu zortziak baizik ez ginela joanen aipatua genuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.
Ontsalaz, mugaren bertzaldean Amaiurko bi lagun egoiten ziren iheslarien beha. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 24. orr.