Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ontsa gorderik bazen kafea, eta hobeki gorderik, pinta laurden bat aguardienta. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.
Arte honetan, ontsa goberna hadi hor gaindi. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 151. orr.
Abel, eskolan, ontsa ari zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.
Ene latinezko lan bat agertu zen, 1925ean ontsa oroit baldin banaiz, aita Lazaristek Italiako Piacenza hirian duten "Divus Thomas" aldizkarian. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.
Badaki arras ontsa zergatik baztertua den. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 187. orr.
Iparraldeko egoera biziki ontsa ezagutzen du, eta horrekin ez zaio aski bere buruari. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 17. orr.
Zinez ontsa iragan da aurtengoa ere. Herria 2002-12-19
Beharbada ontsa eta beharbada ez hain ontsa. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 127. orr.
Bakoitza egin-ahala ontsa kokatu zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.
Hark errepostu baietz, ontsa zela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.
-Ontsa da, ontsa; leher egina baina ontsa. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 189. orr.
-Anbroxio ontsa dun, Kattalin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 8. orr.
-Ontsa da, zure ospitale egunak eta pausukoak kontrolatuak izan dira bulegoetan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 66. orr.
-Ontsa da, hemen berean beraz, arratsaldeko seietan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.
Biziki ontsa da hilen ohoratzea bainan ez ote da hobeki hiltzetik begiratzea ahal ditugunak oro? Herria 2005-03-03
Ontsa da indar berezi baten egitea zerbait handi eta ikusgarri gertatzen delarik bainan ez litake ahantzi behar egun guzietako egoera gogorra. Herria 2005-06-16
-Etxean denak ontsa -Eusebiok solasgaia aldatu zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 59. orr.
Handikiekin ez nauk ontsa. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.
Izan ontsa, Doktor ona eta, maita nazazu, egiten duzun bezala! Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 52. orr.
Izan ontsa. Herria 2004-01-22
-Ontsa mehatxukaria zara, errazu! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.
Lastairaren gainean jarririk, pentsatzen nuen ontsa dolugarri zela hola hartua izaitea. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.
Ontsa kexu zen, ori, presoen zango meharretaz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 138. orr.
Doi bat zalantzan egonik -baina, hain segur, ontsa kontent gauzak hain aise zihoazelako- hiru alemanek baietz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.
Amaren auhen elkorrak ontsa gogoan zeuzkan amatxik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.
-Ontsa tinkatu ninduten: 140.000 libera kendu zautaten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.
Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
Barnea ontsa beroturik aspaldiko partez, mahai aitzinean jarririk gelditzen naiz pixka bat, erdi ametsetan... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.
Haiei gertatzen zitzaienaz ontsa futitzen zen, erran zion bere buruari. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 244. orr.
Ontsa irri egin genuen, eta esku zartak ere ukan zituen gure Caron apezak, hainbeste non mitralletadun S.S. kankaila bat jiten baitzaigu orroaz "Ruhe Silenz". Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.
Badira mendi herri batzu arras galduak eta beraz oraino ez ontsa miatuak. Herria 2005-03-03
Baginakien ez ontsa zabilala, eta eritegitean tratamenduak egiten ziozkatela, bainan ez du ihardoki ahal izan. Herria 2001-02-22
72 urte zituen eta bazuen zenbait denbora ez ontsa zagola. Herria 2001-09-06
Triste zegoen, etxeko norbait ez ontsa izanez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.
Zenbait urte hautan, osagarria ahuldua zuen, eta ondar ez-ontsa batek ereman du, 87 urte zituelarik. Herria 2003-04-10
Alta azken ez-ontsa eta ezin bertze labur batzuen ondotik, azken orenak jo dio Lehuntzako erretor ohiari. Herria 2001-09-06
ahal bezain ontsa (9); anbroxio ontsa da (3); arras ontsa (25); arras ontsa iragan (4); aski ontsa (10); aski ontsa ezagutzen (3); besta ontsa iragan (3); beti ontsa (7); biziki ontsa (52); biziki ontsa ari (4); biziki ontsa ezagutzen (3); biziki ontsa iragan (4); biziki ontsa pasatu (4); dena ontsa (3); denak ontsa (14); denak ontsa iragan (4); denek ontsa (3)
ez ontsa (17); ez ontsa izanez (3); ez zela ontsa (5); frango ontsa (3); guziak ontsa (3); izan ontsa (7); nik bezain ontsa (4)
ontsa ari (10); ontsa ari izan (3); ontsa baino hobeki (3); ontsa bizi (3); ontsa bururatu (4); ontsa bururatzeko (3); ontsa da (16); ontsa dakit (6); ontsa dakizu (4); ontsa edo gaizki (3)
ontsa egin (6); ontsa egina (4); ontsa emaiten (4); ontsa emana (3); ontsa ezagutu (4); ontsa ezagutua (13); ontsa ezagutua zen (4); ontsa ezagutzen (28); ontsa ezagutzen duela (3); ontsa ezagutzen dut (3); ontsa futitzen (3); ontsa gogoan (3); ontsa gostarik (7); ontsa hasi (3); ontsa hasia (3); ontsa heldu (3)
ontsa ibili (3); ontsa ikasi (6); ontsa ikasia (5); ontsa ikusi (6); ontsa ikusia (3); ontsa iragan (25); ontsa iragan da (16); ontsa iragan dira (7); ontsa izan (3); ontsa izanez (4); ontsa joan (18); ontsa joan da (7); ontsa joan dira (5); ontsa kexu (3); ontsa konprenitu (6); ontsa kontent (3)
ontsa oroit (5); ontsa oroit banaiz (3); ontsa oroitzen (4); ontsa pasatu (9); ontsa pasatu da (3); ontsa pasatu dira (3); ontsa pasatzen (3); ontsa prestatua (3); ontsa prestaturik (3)
ontsa zainduak (3); ontsa zela (7)
orain ontsa (3); segur ontsa (4); sobera ontsa (7); zela ontsa (6); zerbait ontsa (3); zerbait ontsa joan (3); zinez ontsa (4)