Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ontologikoki adlag era ontologikoan; ontologiaren ikuspegitik.
Badirudi, ordea, ontologikoki, hau da, errealitatearen mailan, bi adierazpen predikatibo horiek gauza desberdinak adierazten dituztela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.
Baina, neurriak neurri, berez, ontologikoki, izatez, gauza bera dira mozkorrak, haurrak, [...] urduri dagoenak edo gutako bakoitzak hizkuntzaren hitzak hots bihurtzean egiten ditugunak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.
Argazkia berez, ontologikoki objektiboa da, eta pintura baino sinesgarriagoa, beraz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.
Nominalista ontologikoki aurreztailea da: karga ontologiko gutxiagorekin ahalmen bera izan nahi du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.