Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ontasun 1 iz ona denaren nolakotasuna.

Kolonoetako batek iturriko uraren ontasunaz baliatuz eta hari probetxu ateratzeko asmoa hartuz, dendatxo bat jarri zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

XX. mendeak erakutsi digu jakitearen erabilgarritasuna, zientziaren berezko, eta ez diru edo ekonomia kontuetan oinarritutako, ontasuna.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 50. orr.

Bizitzaren gogorkeriak ongia ernarazten du bihotz handietan; horiek ontasun hori munduan zehar eramango dute eta mundua aldatu nahi izango dute, daramaten ongiaren araberakoa izan dadin.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 38. orr.

Ontasuna indartsua da, indarrik ez duenean!  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 45. orr.

Ontasuna eta gaiztotasuna beste propietate moraletara murritz daitezke, hala nola zorionera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Karitatearen ontasunaren edo okerkeriaren oinarrizko eztabaida.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.

2 (Jainkoarena)

Kontenplazio-argi batean murgiltzen nintzen eta bertan, Jainkoaren ontasun, jakinduria eta ahalmen neurrigabearen leizea ikusten nuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.

Onak, Ontasunetik eta Ontasunean hartzen du berari dagokiona; Ontasunean dago, bizi eta kokatzen da, eta Ontasunean ezagutzen du bere burua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Ontasuna ugaritu egiten da eta bera den guztia sorrarazi egiten du ona den hartan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Egiaren berri duen orok badaki zeruko Aitak Semeari eta Izpiritu Santuari bakarrik eman diela Ontasun guztia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

Gizaki ona eta Ontasuna ez dira ontasun bakar bat besterik, hura sortua dela ezik, eta hau, bestalde, sortzailea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Jaungoikoaren ontasunak ez du deus hondatzen uzten ez izateraino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.

Landu gabeko mahastia ere Jaunaren usain gozoa hedatzen zuten kimuak ematen hasi zen eta, gozotasunezko loreak sortuz, ohore eta ontasunezko fruituak eman zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ontasun unibertsal baten ametsak beharrezkoak dira, ur handiak uhin bakarrean joan daitezen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 39. orr.

Ordezkatzen dituzte xarma liluratzaileak ontasun maitagarriaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 371. orr.

Halako ontasun sakona, halako harmonia, zerion nortasun hari.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 82. orr.

Gaiztakeriaren tentaziotik ihes egin nahian, irudizko ontasun hutsaren besoetara oldartu zen, eta babesleku bat eraiki zuen bere buruarentzat, non justizia eta egia erabatekoak baitziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Endrerengan batere eraginik izan ez zuen halako ontasun itxuratiz eta gailentasunez hitz egin zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Lege zibilek, aitzitik, gizaki guztien ontasun morala dute xedetzat, ez norbanakoena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.

Barruko ekintzak Ontasun jainkozkoan ditu erroak eta bere atsedena; sorkaria itsu da bere baitan harturiko ontasunarentzat eta argiarentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 25. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ona denak ona ateratzen du bere barneko ontasun-altxorretik.  Elizen arteko biblia   Lk 6,45

Bizio ageriko guziak arinak dira; kaltegarriak berriz hagitz, ontasun itxura baten pean gordetzen direnak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Ez garela beste edozein baino gutxiago ontasun, karitate eta anaitasun kontuetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 214. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Trenak ikusi nituen Siberiara zihoazela, ehunka eta milaka lagun zeramatzatela: Moskukoak, Leningradokoak, Errusiako hiri guztietakoak, giza ontasun handi eta argitsuaren etsaitzat hartutako gizon-emakumeak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 40. orr.

Gure esku dago, herritar arrazional eta tematien gisa, legeen eta instituzioen kalitatea hobetzea eta, ondorioz, gure bizi ontasuna ere bai.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 23. orr.

Tenplura eta santutegira ontzi bat ur eramaten dute gurtzarik garbienarekin, eta lurrean belaunikatuz eta besoak zerurantz altxatuz, eskerrak ematen dizkiote jainko-ontasunari ura asmatu zuelako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3610. orr.

6 gauza ona edo onuragarria.

Izan itzazu nigana ama baten ontasunak; arrenka dizkizut galdatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 331. orr.

Substantzia oro edo Jaungoikoa da, edo Jaungoikoagandik da, ontasun oro Jaungoikoa ez bada Jaungoikoagandik delako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 165. orr.

Atxikimendua diezun sortutako ontasun guztietatik askatzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Osaba Kamilek aurrena bere adiskidearen ontasunak goraipatu zituen, hurrena Um Hamidarenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 142. orr.

Egiaz mintzo omen zara, fida omen zatzaizkit, zeure adiskidantza didazu azkenik eskaintzen: zenbat ontasun, andrea, eta ondikotz ezin haiez baliatu!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 204. orr.

Zeure ontasun guztiak ez dizkizut hargatik gutxiago eskertzen eta, aurrerantzean ere, arren otoi, zeure ontarterik ez niri uka.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.

-Jainkoak ontasunez eta ondasunez sari zaitzala!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.

7 ipar ondasuna.

Bazituen bestalde anitz etxe eta ontasun, ez bakarrik Luzaiden.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Beretzat atxikiz eliza horren mozkin guztiak eta Orreagak Portugalen zeuzkan ontasun guztienak eta urtero honenbesteko bat ordainduz delako komentuari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.

Bere alaba, Jaurenea-ko ontasun baliosena, ahalke zipitzik gabe gizon batekin etzan zen, eta are laidogarriago, sotanadun batekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.

Ez ote zen aski elizaren ontasunak erresumako ontasun ekartzea?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

Lurra ez dela gure aitamek edo gure aitzinekoak utzia daukuten ontasun bat guk gozatzeko, bainan dela guk gure haurreri berdin sano utzi behar ginukeena.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 146. orr.

-Amankomunean daukagun ontasun handiena bakartasuna dela jakitea onuragarria da...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus