Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Valmont jaunak ontarte hori, erranen ere nuke kasik bidezkotasun hori, igurikatzeko eskubidea badukeela iruditzen zait. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.
Eginen dit menturaz Dancenyri gutun bat eramateko ontarte handia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 185. orr.
Egidazu, arren, gutunok hartzeko ontartea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 411. orr.
Lehen puntua da hartutako ontarteengatik Jainko gure Jaunari eskerrak ematea. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.
Zeure ontasun guztiak ez dizkizut hargatik gutxiago eskertzen eta, aurrerantzean ere, arren otoi, zeure ontarterik ez niri uka. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.
Deus ez zait zaila irudituko zuk ontarte handiz eman bide dizkidazun artak neuretzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 402. orr.
Ez dut ordea neholaz ere gutxitu nahi ontarte horregatik agertuko nizukeen esker ona. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 134. orr.
Makurtu naiz haren maitalearen ontarteak gazte horrekin banatzera: nik bezainbat eskubide bazuen haatik; eta niri bost axola! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 497. orr.
Zeren lehendabizi ipini behar baitugu helburutzat Jainkoa zerbitzatu nahi izatea, zein baita helburua, eta bigarrenik ontarteak biltzea edo ezkontzea, gehiago komeni bazait, hori baita helbururako bidea. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 109. orr.