Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
onomastiko izond onomastikarena, onomastikari dagokiona. ik onomastika 2.
Euskal Herriko tradizio onomastikoak aztertu zituen: katolikoa, erromantikoa, sabindarra, iraultzailea... Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 204. orr.
Euskaltzaindiak euskararen corpus onomastikoa eratzeko proiektua abiatuko du aurten. Berria - Kultura 2006-02-01
Inon eta inoiz ikusi al da, Antero Apaolazak bere nobelako pertsonaiari Patxiku Txerren deitu zionetik, manipulazio onomastiko begi-bistakoagorik? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.