Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
onkeria iz ontasun gaitzegarria.
Onkeria gabeko garraztasuna. Berria - Kultura 2004-11-20
Euskal tradizioan badugu gaur egun askok -agian arrazoi osoz, beharbada onkeria hutsez- arbuiatzen duten "frantses-euskaldun" hori, hegoaldekoontzat kiderik ez duena, nik dakidala ez baita inoiz "espainol-euskaldun" esan izan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 78. orr.
Pertsonaiei darien xalotasun eta onkeria erabatekoa literarioki sinesgaitza gertatzen da, nire ustez, eta horrexek egiten ditu pertsonaia gehienak berdinegi. Berria - Kultura 2006-04-04
Haren hitzetan, «onkeria» horren ondorioz, «ETA karitateko ahizpa bihurtu dela dirudi». Berria - Harian 2005-11-22