Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zure baimena, zure oniritzia besterik ez. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 108. orr.
Ministro jeneralak horretarako baimena eman didan arren, zure oniritziarekin eduki nahi nuke. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 204. orr.
Baimena, onespena eta oniritzia alabak eman beharko zizkiola, berak ez baitzuen hor zeresanik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 41. orr.
Pozgarriak ziren, halaber, Müller jaunaren oniritzia eta Anghiosen laudorioak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 338. orr.
Agintarien oniritzia. Berria - Gaiak 2006-02-26
Arras zoriontsua naiz, baldin oniritzi hori merezi badut zugandik: baldin ez badiot adiskidantzaren jaidurari soilik zor. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 336. orr.
Zure oniritzia behar dut. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 108. orr.
Besteen oniritzia izatea komenigarri ez ezik beharrezko bihurtu zen amildegian ez erortzeko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.
Haren mazelak oniritzia egin zion nire musuari eta horretan ezagutu nuen ez zela nirekin bart bezain erremindua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Hauteskunde Batzordearen oniritziak HZk «baldintza guztiak» betetzen dituela erakusten du. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Herria defendatzera joan ginen, eta herritarren oniritzia jaso genuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 130. orr.
Zera bururatu zait, lapurra atxilotzea lortzen baldin banuen, Weber jaunaren oniritzia irabaziko nuela. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 172. orr.
Abadesak ahizpa guztien oniritzia eskatu behar du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1176. orr.
Erregearen oniritzia lortu eta aginteaz jabeturik, berehala behartu zituen Jasonek herritarrak greziarren biziera hartzera. Elizen arteko biblia 2 M 4,10
Ez ezazu, orduan, baieztapena eraman zeure oniritziak eskatzen dizuna baino areago, zeuk gauzari irizten diozun horretan ez baitago engainurik. berriz hartu bainuen lehengo lana, baratzezaina, fraideen komunitatearen oniritziaz eta abegi onaz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 50. orr.
Legeak, -aldaezinak, denen oniritziarekin ez bada- ez dira hondatuko interes pribatuen eraginez. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 35. orr.
Hortan parte hartuz dio Christianne Giraud eskultoreak erakusketari oniritzi osoa emaiten. Herria 2005-09-22
Jose Manuel Durao Barroso buru duen Europako Batzordeak Europako Parlamentuaren oniritzi zabala lortu zuen atzo. Berria - Mundua 2004-11-19
Aztertu gabe irentsi den albisteak jendearengan duen eragina, gizartean sortzen duen iritzi erraldoia, kontzientzia zegoen tokian oniritzi soziala txertatzera datorrena. Pako Aristi «Note book», 2005 - 101. orr.
Proiektuak ez zuen sinadura profesionalik eta inongo oniritzi teknikorik. Berria - Euskal Herria 2004-08-06
Halako oniritzi estetiko batez begiratzen zuten gure hartu-emana. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.
Bertze mahaiko saltzaile ustezkoari begiratu makur bat egin eta oniritzi etsia eman nion menestrari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.
Hiritar batek besteegandik jasotzeko duen gutxieneko oniritzi zatiaren aurkakoak, ospe txarrarekin zigortu behar dira. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 68. orr.
Pentsatu nian, beharbada, Wilkieren oniritzi-gutun batek lagun ziezadakeela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.
Ordukoan poz eta oniritzi murmurioa izan zen bisitariena, eta gizonak "follow me" esan zuenean, denak atera ziren haren atzetik korrika. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.
Reb Alter Vishkowerrek bere oniritzia eman zion harremanari. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.
Bruselak oniritzia eman dio erabakiari. Berria - Gaiak 2006-02-25
Gure animalien inportazio-agiriei aldian-aldian ematen diete agintariek oniritzia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.
Horrela jakin nuen Jose Luis zela hautagairik egokiena, eta harekin ezkondu nintzen aitak oniritzia eman eta hiru urte geroago. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 102. orr.
Begiez egiten dit galde; nire oniritzia ematen diot, buruari eraginez, baina pixka bat dezepzionaturik dagoela sumatzen dut, gogo biziagoa nahiko lukeela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.
batzordeak oniritzia eman (5); batzordearen oniritzia (3); bere oniritzia (17); bere oniritzia eman (6); beren oniritzia (4); besteen oniritzia (3)
gobernuak oniritzia eman (3); gorteen oniritzia (4); herritarren oniritzia (5)
kongresuaren oniritzia (6); kontseiluaren oniritzia (6); kontseiluaren oniritzia jaso (4); kritikarien oniritzia (3); legebiltzarraren oniritzia (6); ministroen kontseiluaren oniritzia (3)
oniritzia du (7); oniritzia dute (3); oniritzia eman (128); oniritzia eman zion (35); oniritzia emango (10); oniritzia ematea (6); oniritzia emateko (8); oniritzia ematen (12); oniritzia izan (6); oniritzia jaso (47); oniritzia jaso du (9); oniritzia jaso ondoren (5); oniritzia jaso ostean (4); oniritzia jasoko (4); oniritzia jasotzea (3); oniritzia lortu (8); oniritzia lortzen (3)
parlamentuaren oniritzia (4); pse eeren oniritzia (3); zure oniritzia (5)
oniritzirik gabe (9)