Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ongizate (orobat ongi izate g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian ongizate agertzen da) 1 iz ongi dagoenaren egoera.

Hurrengo goizean esnatzen da; ondo sentitzen da barren-barrenetik, eta ongizate horrek ez du utziko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Gero arimaren zurruntasun moduko bat izan zen, halako ongizate lozorrozko bat, minak aldegin gabe bazen ere, ez zen min nekagarria, ordea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.

Egiazko ametsa [...] gauzarik gozagarriena da zalantzarik gabe; berez etorri behar du, baina, nekez behartu gabe, eta gorputzaren ongizate bete-betea behar du lagun.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 106. orr.

Lehengo bozkario, ongizate eta atseginak lurruntzen nabaritzen ditut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 113. orr.

Zer bidetatik igarotzen da gure desioa, harik eta bizipen erotikoak eragiten digun ongizate, samurtasun, esker on eta lasaitasun sentipen horretaraino iritsi arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Animalien Ongizatearen Aldeko Elkartea boluntarioen elkarte kementsua izan zen behiala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Albiste bakoitza, munduaren ongizate eta bake nahiaren aurpegi aratzean barbero labanaz irekitako ebakia iruditzen zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.

Zer bidetatik igarotzen da gure desioa, harik eta bizipen erotikoak eragiten digun ongizate, samurtasun, esker on eta lasaitasun sentipen horretaraino iritsi arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

3 estuasun materialik gabe bizi denaren egoera.

Juan Jose Ibarretxek goraipatu egin zuen Unibertsitateak duen «betebehar erabakigarria» gizartearen ongizatea lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan pobreziaren muga gizabanako bakar batentzat 567,5 euro da hilero, eta ongizatearen muga 901,11 euro.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Kontsumoa eta aisia, salgai eta prezioak, jostaketarekin batean, ongizatearen gizartean bizi garenontzat.  Berria - Kultura   2004-07-11

EAEko biztanleen ongizatea areagotuko lukeen bigarren aldaketa ekonomikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Bihotzeko arazoek ongizatearekin lotura dute.  Berria - Gaiak   2004-04-04

Ongizatearen ekonomiaren aitzindaria izan zen Arthur Pigou Nobel sariak zioen bezala, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

Estatuaren ongizatearekin zerikusia zuen krimenen bat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ongizate materialaren helburua aitortzen dute batak zein besteak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 62. orr.

Globalizazioa hainbat herritar eta herrialderentzat, gero eta gehiagorentzat, ongizate ekonomikoaren iturri bilakatu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 220. orr.

Ongizate sozioekonomikoa eta barne zein kanpo elkartasuna Europa mailako parametro modernoetara garatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Euskal herritar guztien garapen ekonomiko, ongizate eta kohesio sozialarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Ongizate sozialaren zerbitzuek puntako maila lortu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Gizartearen ekonomiak guztien eskuetan egon behar du eta gizon-emakume guztiei bermatu behar die ongizate kolektiboa.  Berria - Harian   2005-10-18

Ongizate pribatua, miseria publikoa.  Berria - Mundua   2006-01-29

Gizartea aberastea da unibertsitate jardueren azken helburua, kultura, askatasun, demokrazia, ongizate eta kohesioan aberatsagoa izatea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ongizate ekonomian aditua den Vicenç Navarro ekonomilari kataluniarrak dio Europan bi Ongizate Estatu izan direla eredu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

"Ongizate estatuaren" britainiar sistemari zegokionez, pixkanaka eta dogmatismorik gabe alderdi politiko guztien legegintzazko ekarpenen bidez eraiki zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.

Ongizate Estatua Sobiet Batasunaren ahalmena eta horri lotzen zitzaion mehatxu komunista hurbil sentitzen zirelako garatu zen horrenbeste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

Lege hori da Ongizate Gizarte honi falta zaion hanka.  Berria - Harian   2005-05-13

Ongizate gizartea politika globalizatzaileen menpe geldituko ote den kezka agertu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Ongizate Sistemak hezkuntzarekin eta sistema fiskalarekin duen harremana ere aztertuko dute astearteko lan saioan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Ongizate zerbitzuen kudeaketan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Hemen ditugu, beraz, globalizazioaren fenomenoa eta XVIII. mendetik aurrera sortu zen estatu-nazioaren krisia, ongizate-egoerari zerraizkionak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.

Bere esanetan azken zortzi urteko agintaldiaren ondotik, ongizate baldintzak «ia desagertu» egin dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Ongizate maila hobetzea eta giza gaitasunen garapen integrala lortzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Osasun, Hezkuntza, Ongizate eta Kultura sailetan jaitsiera «nabarmenak» egin dira.  Berria - Mundua   2006-03-28

Ongizate eredua suntsitzeko nahiari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Malikak 30 urte doi zituen eta ongizate etorkizuna aurretik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 78. orr.

Ongizate diputatuaren dimisioa eskatu dute,  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izan ere, ondasun eta zerbitzu horiek bere ekarpena egiten diote giza ongizateari, merkatutik kanpo egon arren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.

6 gizarte ongizate

Udaletxeko Gizarte Ongizate Sailaren laguntzarekin.  Herria   2003-03-27

Gizarte ongizate globalaren eta kapital naturalaren mugak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Iruñeko Gizarte Ongizate Institutuan sartu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Saileko kontseilari Jose Ignacio Palacios.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Galdera hori Gizarte Ongizate arduradun Enrique Agirrezabali egin dio.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Enrique Agirrezabal Gizarte Ongizate Sailaren arduradunak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Emakumeen kontrako indarkeria hizpide izan zuen atzo Nafarroako Parlamentuko Gizarte Ongizate Batzordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus