Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Txosten hori, bihotza, ez da paper arrunt bat, eta zuk ongitxo dakizu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 285. orr.
Baina ez nadin engaina: ongitxo dakit, telefonoa egon arren, Dabidek ez lukeela deituko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 83. orr.
Ongitxo ikusten ari haiz deusetarako ez duela horrek balio izan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 88. orr.
Emakumea ongitxo ohartu zen doktoreak merkatari baten hizketa molde maltzurra zerabilela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 221. orr.
Bezeroek, hura ongitxo ezagutzen baitzuten, ez zuten aintzat hartu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.
Eta errealitateak ongitxo erakutsi zidan ordurako zer bertigo handia eragiten zidan hiru metrotik gorako hormen zein harkaitzen gainean egoteak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 130. orr.
ongitxo daki (4); ongitxo dakit (9); ongitxo ezagutzen (7); ongitxo ezagutzen zuen (3); ongitxo nekien (3); ongitxo zekien (11)