Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ongile (orobat onegile g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian ongile agertzen da) 1 izond/iz ongia egiten duena. ik ongiegile.

Bere egoitza hilen artean duen jainko ongile bat da.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.

Haren emaitza, izan, ongia bere izaeraren eskuzabaltasunagatik eta jaiotzetiko ontasunagatik egiten duen gizon ongile eta errukiorraren antzekoa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.

Oso apaiz ongilea izan zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 43. orr.

Egiptoarrek esklabo bihurtu zituzten etorkin ongileak.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,14

Zoriontasuna aldeko izan zuen eta familia ongile baten buru gertatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Zintzo eta ongile denaren zoriontasuna.  Elizen arteko biblia   Sal 112,1 tit

Artista gazte txiroa familiaren ongile bihurtu da eta hori zuretzat pozteko kontua izango da.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

Zenbait gizon zuzenek gaizkileei dagokien zoria dute, eta zenbait gizon gaiztok ongileei dagokiena.  Elizen arteko biblia   Koh 8,14

Lehendik ere pobreen ongile bazen, ordutik aurrera sendoago erabaki zuen bere bihotz barruan, aurrerantzean ez ziola limosnarik ukatuko Jainkoaren izenean eskatzen zion inongo pobreri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 497. orr.

Monarka handiek, gidari ditugun gizadiaren ongile handiek, maite dituzte filosofo apalak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

Poliziaburua, nola edo hala, hiriko ongile eta aita babeslea zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Ongile noble eta aberatsen batek bere etxean jatera edo ostatu hartzera gonbidatzen bazuen, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 652. orr.

Salba nazazu, nire ongilea, salba nazazu!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 526. orr.

Berehala sinatu zuen, bere ongile Idiakez damutuko zen beldurrez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 297. orr.

2 (gauzei buruz)

Eguzki errainu ongileek ur bihurtu ditek lurrun pila hori!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Ordurako, gainera, aski argi ikusia zuen botika haren eragin ongilea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 191. orr.

Konpainiaren eragin ongilearen pean, gure ohiturak halabeharrez josirik daude.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.

Zure Gorentasunak lan honen lehen argitaraldiarekin izandako begiramendu ongile berari eskaintzen diot bigarrena ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 18. orr.

3 (adizlagun gisa)

Sinbologia berbera betetzen du, zazpi arkuko zubian iragotzen den gure zaldi majikoak: ongile badator onik iragoko du zubia, baina gaizkile badator bertan galduko bere burua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.

Gogoratuko zela hura, Loiolan sartzen baziren, ongile ibili zaizkion guztien izenez, eta horrelako kontu batzuk esanda gizatasunez portatu zela azkenean kapitaina.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiriko ongile (3)

gure ongilea (3); nire ongilea (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus