Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Basoak, esaterako, zura ematen du, itzal egiten du eta lurra ongarritzen du orbelaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 441. orr.
Burgundiarraren artaldeek erromatarraren landa ongarritzen zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.
Haragi-piltzarrak loreontziak ongarritzeko erabiltzen zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.
Laborariak lurra, lurretik beretik atera dituen fruitu on guzien hondakinekin, gernu-gorotzekin, ongarritzen duen bezalaxe. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.
Idazle apalak gehienak, baina beren lanaren izerdiaz asaba zaharren baratze koxkor hau ongarritu eta aberastu dutenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.
Mundu zaharreko kultura guzietan, Indiatik Europaraino, izpirituz ongarritutako materia umoa eta giza gogo ondua eta betea sinbolizatzen dizu bederatziak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.
Bertzalde, ez zuen lehen aldia bertzeren baratzea ongarritzen, eta emazte printzipalagoaren pazientzia erretzeko beldur zatekeen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.
Horren hurrengoa Kolonbia dateke, eta Kuba, Argentina eta Txile ere lur ongarritua diratekeela dio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 220. orr.