Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrain harrapatu berria soroko ongarri bihurtzea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.
Ongarria eman, eta urte pare bat utziz gero, beharbada... -erantzun zion Xong jaunak, burua astinduz, eskukada bat lur aztertu eta gero. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.
Landan bizi nintzenean, nik neuk prestatzen nuen ongarria. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.
Eztia bildu, ongarria egiteko azpiak atera edo artaldea belaira eraman. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.
Ondoa aitzurtu eta ongarria botako diot. Elizen arteko biblia Lk 13,8
Ura garbitzeaz gain, lortutako lokatzarekin elektrizitatea, laborantza estentsiborako ongarria eta lorategietan baliatzeko konposta sortzen dute Arazurin. Berria - Euskal Herria 2004-09-22
Milioika mikroorganismok eragiten duten materia organikoaren aldaketa biologikoaren ondorioz ongarri naturala edo konposta sor daitekeela. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
Konpostajearen bitartez, ongarri organikoak lor daitezke. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Izan ere, ongarri kimiko guztiek petrolioa dute osagaien artean. Berria - Ekonomia 2006-04-22
Nola erran diezadakezu ezen bizitzaren iturria agorturik dakusazula, baldin zuhaitzetik erortzen den hostoa ere bizi berri baten ongarri bihurtzen bada? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 602. orr.
Haizeak ongarri hedatu berriaren eta belar erreen usaina ekarri die. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 98. orr.
Hildakoak ongarri bihurtzen direla, eta kito. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 57. orr.
Otsaileko elurrak ongarri hoberena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.
Biharamun goizean, saratar ohoretsuenen buruak zeuden Ibarlako jaunaren baratzean azen ongarri. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 146. orr.
Zerri horiek orok emanen dute urtean 3500 metro kubo ongarri. Herria 2004-01-29
Zenbat eta zenbat eskorgatara ongarri eramanik baratzera! Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 143. orr.
Eta hura da... gogoa; biziaren izerdia eta ongarri bakarra gogoa da, bizitzeko gogoa; eta ez dago beste jira-bueltarik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Baina literatur zaletasunak aski ongarri kausitu zuen garai hartako espetxeetan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 136. orr.
Ezinaren zuin zurrunez markatu genuen iraultzaren ildoa, odola ongarri. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 66. orr.
Eta inguruotan aditzen dudan simaur edo ongarri usain hau ez ote dator hire marrazkitik...? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 293. orr.
Egurrezko hamazazpigarren balkoiari begira zegoela ongarri-meta bat zapaldu zuen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 62. orr.
Harry besakada bat zurtoin ihar ongarri-pilara botatzera joan zen, eta han Ernie Macmillanekin topo egin zuen aurrez aurre. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 225. orr.
Kotoi-uztak laukoizteko ongarri-sistema korapilatsu baten xehetasun gehiago. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.
Uztailaren lehen egunetan, eguzkiak gogor jo zuen eta haize hegoak ongarri-zuloetarik zetozen urrin tzarrak hirian barna barreiatu zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.
Gerora, gari eta ardo ezin hobeak bilduko dira, horrelako uzta ezinezkoa izango zelarik gorotz-ongarririk gabe. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 55. orr.
Zuhaitz eta landareen onura ongarriak geureganatu eta ospatu nahiak erakutsita. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.
Hor daukagu Maurizio donea [...] halakoren batean, lehorte makurren bat nozitu zutelako, euri ongarria erakarri omen zuena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.
Otoitza da mundualdian egin dezakegun gauzarik ongarrien eta maitagarriena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.
Eurentzat ere ongarria da, bestela ez bailukete tripulaziorik osatuko. Berria - Kirola 2004-12-31
Gauza hauek jakitea alde askotatik ongarri eta egoki izango zaizu, ene lagun on. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.
Badakit ongi asko ongarri zaidala sofrikizun honi; baina eskaiozu Jainkoari eman diezadala jakinduriaz eta egonarriz eramateko grazia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 32. orr.
Bada, izan ere, errakuntza onik, egilearentzat kalte ez baina ongarri gerta daitekeenik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.
Gizarte hark oso kontutan hartzen zituen debekuen arteko tirabira ongarri emankorra izan zen literatura libertinoarentzat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.
Desiratuz Jainkoak bete dezala bere aintza eta goralmena bere esku utzitako jendeen ongarri eta kontsolagarri. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.
ongarri bihurtzea (3); ongarri gisa (4)
arima ongarriak (6)