Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oneste iz ontzat ematea.
Han adieraziak diren ideiei atxikia iduri duzunez, eta nire isiltasuna oneste gisa hartzen duzunez, argi eta garbi behar dizut erran neure iritzia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 419. orr.
Gauza bat eta bera esan daiteke bihozminaren, axolaren, hasperenaren eta begilunduraren alderditik [...] eta orobat esan daiteke errealitatearen oneste betegin, soraio eta ikaragabearen alderdi libelante-subjetibo edo desmitifikatzaile-objetibotik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 84. orr.