Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

onest (orobat onestu g.er.) 1 izond zintzoa, prestua.

WDRko musikariei buruz beti esango nukeena da onestak direla, zintzoak adierazteko moduetan; ez dutela snob-etik deus ere; eta beti ari direla kalitatearen aldeko borrokan.  Berria - Kultura   2004-08-27

Etzirela ohoinak eta alferrak, fama hala bazuten ere, bainan onestak eta langileak.  Herria   2001-06-07

Ez zuten eskandalu-bide izan zitekeen lanbiderik onartzen, baizik eta eginbide santu, zuzen, onest eta onuragarrietan jarduten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

Baldin Danceny jaunak ez badu sentimendu onest oro galdu, ez dio uko eginen berak baizik sortu ez zuen hutsegite bat konpontzeari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 526. orr.

Izan asturu edo izan asmo finko, betiere da egintza onest eta laudagarri bat, aditzetik beretik malkoak isurtzeraino hunkitu nauena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.

Onest eta ohoin bilakatuko da Miarritze.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.

Froga iezadazu bada, jauna, ezen, zuk anitzetan erran didazun bezala, emakume onestek ez duketela sekula zutaz zer deitoraturik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 134. orr.

2 (izen gisa)

Jainkoak atsegintasun handiagoa hartzen baitu bekatari bat zeruan sartzen denean, laurogeita hemeretzi onest sartzen direnean baino...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 416. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sentimendu onest (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus