Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ardoa dastatu bezain laster, oso agudo eta erraz oneratu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Anak ubelduak zeuzkan gorputz osoan, baina laster oneratu zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.
Orduan, oneratzen zer ordutan hasi zen galdegin zien; eta haiek erantzun: -Atzo eguerdiko ordubatean alde egin zion sukarrak. Elizen arteko biblia Jn 4,52
Bezperako zaurietatik ezin oneraturik, gauean zendua zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.
Horrelako ustekabeetatik luze gabe oneratzen naiz beti. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.
Oneratu da apur bat, eguraldia bera bezala: dagoeneko ez da tximistarik. «Kuskue tanden», 2004 - 217. orr.
Medikuak eztiki ohartarazi zuen korrika eta presaka ibiltzeaz, eta otoi erregutu zion astiro-astiro oneratu behar zuela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
Enperadorearen barkamen orokorraren albisteak oneratu berritan harrapatu zuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.
Gaitz larriak araberako sendagai larriz ohi dira oneratzen, oneratzekotan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 162. orr.
Esan didate astebeteko kontua izango dela, zainak oneratu arte. Gizonezko protagonistak larrua jotzen bukatzen baitzuen oneratu nahiz ari zitzaion erizainarekin. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 107. orr.
Bi erlijio militar horiek [...] sekula ez ziren oneratu kristau-aroko hirugarren mendearen erdian armadaren aldi bateko kolapsoak eman zien kolpetik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.
Hark, esnaturik, haserre egin zien haizeari eta olatuei; hauek oneratu eta dena bare gelditu zen. Elizen arteko biblia Lk 8,24
Eskuz ari ziren, gehienetan airetik oneratuz, punpetik ez baitzitekeen errex. Herria 2002-11-28
Ulrich ere bere oneratu zen, baina izuaren izuz indarra galtzeko zorian sentitzen zenez, patar botila baten eske joan zen armairura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 288. orr.
Neure oneratzen saiatzen naiz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.
Hatsa gozatu, burua bere oneratu eta bihotzerrea itzalita ere, hortxe iraunen dizute, zauri materiatuen gisara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.
Ixtripu batetik nausia bere oneratu artean. Herria 2003-09-18
Bere oneratzean, ez zituen entzun negarrak, baizik Amyren urruma bizkorgarriak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.
Suntsitu dut neure haurraren bizitza, eta hori ezin dezaket inola ere ostera bere-oneratu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.
Azkenean, eskerron apalez begira, bere oneratua, berritua, bueltatxo bat ematera zihoala esan zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 43. orr.
Taldea fisikoki bere oneratzeko aste oso baliagarriak izan direla. Berria - Kirola 2004-01-07
Iruñeko Labriten, partida gogorra: 874 jo oneratuak. Herria 2001-07-19
Orotara 427 jo oneratuak, horietarik 118 Goñik joak. Herria 2001-05-24
888 jo oneratuak, oren bat eta erdiko borrokan. Herria 2001-02-08
jo oneratuak (10)