Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sona handiko izenak bai, baina, bertako emakumezko kroslari onentsuena, onena ez bada, ez da Zornotzan izango. Berria - Kirola 2004-01-04
Oskar Matuterentzat, «zentzugabekeria» da erabakia, baina «aukera txar guztien artean onentsuena» izan da. Berria - Euskal Herria 2006-03-31
Etxeko gehienak, Afrikako talderik onentsuenean ari dira: Tunisiako Esperancen, hain justu. Berria - Kirola 2004-02-18
Martinez Irujok jendea erakartzen du, eta Aimar Olaizola, sasoian denean, aurrelaririk onentsuenetakoa da. Berria - Kirola 2004-01-06
Film onentsuenak aurrena, arruntagoak hurrena, zegoen guztia azkena, eta zegoentxo horretan bideo pornoak ziren nagusi. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.
Gainera, urtero bezala, sariak banatu eta gero, afaria hiriburuko jatetxerik onentsuenetako batean egingo dugu, El Portalón-en. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 124. orr.
Lizarra da suge-pozoien kontrako erremediorik onentsuena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.