Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orrazia uretan pasa eta samur ondulatu du ile beltza. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.
Ile ondulatua jaisten zaio exekutibo jakaren atzetik, dotoreziaz ixten zaio gerrian bularrak doi bat tentetuz. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 40. orr.
Ilea, motza, baina ez Luisek irudikatu bezain motza eta, gainera, ondulatu xamarra. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 23. orr.
Adats beltz ondulatuak atzerantz eskuez orraztu ondoren. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.
Haren alboan ezer gutxi jango nuen: gominolaren batzuk, patata ondulatuak, gusanitoak, doritoak, cheetoak, gantxitoak, donetteren bat eta antzeko litxarreriak baino ez. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 110. orr.
Bainugelan bere buruari behatu zion ispilu ondulatuan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 484. orr.
Zigarroaren keak lerro ondulatuak egiten zituen gelako sabaian, emaro desegiten zirenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 194. orr.