Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eduardo dugu Nietzschek erdikusi zituen zoko ilun asko gogoz eta pentsatzez argitu eta ondratu dituen bakarra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 329. orr.
Zure adiskidetasunarekin ondratu gaituzunoi pasarazi dizkiguzun une gozo guztien esker onez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 21. orr.
Hartara, izan ezazu ziertotzat probintzia txit noble honetako txikietarainokoek ere inoiz baino kemen handiagoz ondratuko dutela zure izen berez ondrosoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.
Sabino Aranaren gorpuzkiak Sukarrietako hilobira itzuli behar zituztela, ez zegoelako jada profanatuko zituzten arriskurik eta herriak merezi zuten bezala ondratu zitzan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.