Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elkarri musu bat emanez bukatu genuen saioa, aho ondotxoan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.
Behin baino gehiagotan afaldu izan dut, bakar-bakarrik, hitzaldi lekuan bertan, edo ondotxoan, edo erdibideko herri are anonimoago batean, edo bidertzeko jatetxe are bakartiago batean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 88. orr.
Ixabel nire ondotxoan etzanda, ahuspez. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 0. orr.
Jakina bezain esan beharrekoa da literatura eta bizitza elkarren ondotxoan ibiltzen direla. Berria - Kultura 2004-12-11
Sagar bilketaren ondotxoan aldegin zuen, iraileko egun batez. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.
Akragas ibaiaren urbazter urreztatutik hurbil agertu zen, Agrigentoko hiri ederrean, Xerxes-ek itsasoa katez joarazi zuen garaiaren ondotxoan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.
Inurritegiak dozenaka azaltzen ziren, zomorro errukarriak aztoraturik; larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak; eta ibiliko ziren, ikusi ez banituen ere, ziklopeak, lamiak, basiliskoak, herensugeak, [...]. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.
Ondotik, edo "ondotxotik". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.