Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ondorioztatu, ondoriozta, ondorioztatzen 1 du ad ondoriotzat atera.

Horixe ondorioztatu dute ESAko adituen, Cassini-Huygens ontziak bidalitako informaziotik.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Hortaz, hortik itxuraz hau ondorioztatzen da: gauza bakoitzean erabat barnekoa den zerbait dagoela (substantzia), eta hau kanpoko determinazio ororen aurretik doala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.

Hortik zera ondorioztatzen da, ia beti komeni izaten dela erlijio batek dogma partikularrak eta kultu orokorra izatea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 140. orr.

Hori ere ez da egia; izan ere, San Luis 1269an abiatu zen, Ducangek nabarmendu bezala, eta hortik ondorioztatzen du kode hori hura kanpoan zelarik argitaratu zela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 238. orr.

Hortik beste hau ere ondorioztatzen da, alegia monarkian ez zela zentsu orokorrik; eta hori argi uzten dute hainbat eta hainbat testuk.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 283. orr.

Pelbisaren formagatik ondorioztatu dugu emakume batena dela eskeletoa.  Berria - Gaiak   2004-10-29

Horretatik guztitik hauxe ondorioztatu behar da, Europa gaur egun ere oraindik giza espeziearen ugalketari bide emango dioten legeen beharrean dela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Baina hortik ez da ondorioztatzen gaiztoak berez direla gaiztoak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 48. orr.

Hori bera ondorioztatzen da borondatearen, ongiaren, ohorearen eta baliagarritasunaren definiziotik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 62. orr.

Orduan ontzia auzoko batek ostua zela ondorioztatu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 97. orr.

Eta, azkenean, gazteluaren jabe egiten baldin bazen neskaren jabe ere egingo zela ondorioztatu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 128. orr.

Hori guztia, zer esanik ez, geroago ondorioztatu nuen, inpresio berezia eragin zidan film hura gogoratuz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 72. orr.

-Gizon hori ez dago burutik sano -ondorioztatu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 257. orr.

Horra zer gertatzen den hipotesi guztiak aztertzen ez direnean -ondorioztatu zuen Jonathanek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 412. orr.

Beraz, ondo aprobetxatu behar dituzu dauzkazun frogak, eta gainerakoa, ondorioztatu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 54. orr.

2 (logikan-eta)

Pentsa dezagun norbaitek A ustea duela eta A ustea B ustearen bitartez justifikatzen duela, bigarren horretatik ondorioztatuz -indukzioz, dedukzioz edo azalpen hoberenaren inferentziaz, esaterako-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Loturarik ez dago sinbolo horien artean eta garbi dago p eta q sinboloetatik r ondorioztatzea ez dela posible.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Logika batentzat sistema formal bat proposatzen denean, sintaktikoki ondorioztatzen dena sistema horretan semantikoki ere ondorioztatu egin behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Gogotik ahalegindu ziren hori frogatzen (beste axioma eta postulatuetatik ondorioztatzen, alegia, 5. postulatua).     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

Bereizte honetatik ez da ondorioztatu behar era unibertsal batean enuntziatuaren subjektua formulazioaren egileaz guztiz ezberdina dela -bere izaeran, estatusean, funtzioan, identitatean-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 109. orr.

Hori ondorioztatuko litzateke ahalmen mugatuko edo mugagabeko kausa batetik, hots, edo gizakiaren ahalmen soiletik [...] edo Naturaren ahalmen mugagabetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 395. orr.

Neurketa zuzenaz iristerik ez zeukana arrazoibidez ondorioztatzera abiatua zen Tales.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Hemendik ondorioztatzen da, noski, arrazoimen-ezagutza espekulatibo ahalgarri oro esperientziaren objektuetara zedarriztatu behar dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus