Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta horrela Estatu-Nazio handiaren ondoriotasuna gelditu zen korsikar jeneral gazte baten eskuetan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 67. orr.
Jakin behar da, nazionalitateen hizkuntza guztiak, gero eta gehiago, etxe barneko ohikuntzetara bilduko direla, eta holaxe, ondoriotasunez etorri etxeko altzari zahar batzuk iduri, begiratuko ditugu eta zainduko, hainbat baliagarritasun ez izanik ere. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.
Horra beraz zergatik zuzen den, Erroman egitea auziaren epaia, han ez baita artzapezpikuaren ondoriotasunaren igurikatze luzerik, ez laburrik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 163. orr.
Baldin-eta bestelakorik izan bada ere historian barna, handi-mandien feodal jestuak eta diru ondoriotasun batzu, bai-eta konfardienak ere bestalde. Herria 2002-11-21
Euskal Aste hunek, egun bere gorena duelarik, parada eder huntan berritu dizkitzue hunara bildu zirezten guzieri, zuen ororen ondoriotasun bakarraren maitasunezko lokarri beroak. Herria 2005-07-07
Sintaxiaren arloan aztertzen diren kontzeptuak honako hauek dira: axioma, teorema, ondoriotasun sintaktikoa, froga formala, konsistentzia, etab. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.
Semantikaren arloan bagaude, aldiz, aztertzen direnen artean honako hauek lirateke: asegarritasuna, egia, eredua, baliozkotasun logikoa, ondoriotasun semantikoa, baliokidetza semantikoa, etab. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.