Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ondorentxo
1 ondorentxoan adkor ondorean.
Aurreneko karlistaldiaren ondorentxoan etorri da Victor Hugo Euskal Herrira. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 7. orr.
Gutunak eragindako zalapartaren ondorentxoan, bakarrik joan nintzen batean -negu gordina zen eta elurra ari zuen-, sukaldean aurkitu nuen frau Gerda, sosegurik hartu ezinda. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 118. orr.