Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ondoeztu, ondoez(tu), ondoezten 1 da/du ad ondoeza eman, ondoezak jo.
Gauza bat da kamioi baten azpian leherturik datzan gorputz baten bistan odolezko malkotan ondoeztea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.
Egin dezagun kontu, bada, hemen astintzen ari garen amodiozko pena izeneko gaitzak ondoeztua hagoela hi ere, munduan beste asko bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.
Ziztatu nauenean horrela ondoeztea ere! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 391. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Argi faltan ixten den lore bat bezala ilundu zitzaidan barrena, eta oinaze lausoa sentitu nuen, gaixotasun bat datorkizula abisatzen dizun gorputzaldi ondoeztua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 288. orr.