Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurtzaroan ondo ibili nintzela erantzun nion, baina nerabezaroan ezetz, ikastetxean pasatutako lau urteak oso gogorrak egin zitzaizkidala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 18. orr.
Zu eta zure familia ondo izatea espero dut, osasuna baita bizitzan dugun altxorrik preziatuena. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 166. orr.
Umea ondo hazi, eta gero gaitza nola ulertu? Berria - Harian 2005-07-03
Ez dakit ondo hezten ari ote garen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 52. orr.
Ondo jantzitako etxe oneko eta mojek ondo hezitako neskato onak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.
Buruz-eta ondo jantzia dirudi, ordea. Berria - Kirola 2006-05-03
Halako jokabideak ondo ikusiak zeuden ezkerreko ekintzaileen artean; are gehiago, liburuak lapurtzea ekintza iraultzailetzat hartzen genuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.
Neskak ahoa zabaldu zuen zerbait esateko, baina ez nion ondo entzun. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 271. orr.
Esaiezu, arren, arreba zaitudala eta, hartara, zuri eder egitearren ondo hartuko naute ni ere eta bizirik utziko, zuri esker. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 41. orr.
Ondo irabazitako atseden egun batzuk. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 61. orr.
Baina hasiera-hasieratik ez ziren ondo etorri Alleyne jauna eta biak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 134. orr.
-Ondo da, ados, Lauaxeta jauna, ados. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.
Ondo da, ez dut eztabaidan hasteko gogorik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.
Ondo da, pentsatu zuen Johnnyk, "agoantatuko dut". Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.
-Ondo da, ondo da -esan zuen buruzagiak marmarka. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.
Goibel dabil, baina, gainerakoan, ondo dago. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.
Eta ondo dago hori, ondo egiten bada behintzat. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 30. orr.
Ezin du etsi zu berriro ikusi gabe, baina oso ondo dago. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 300. orr.
-Ondo dago, Charlie, barrura sar daitezela -purrustaka esan zion atera azaldu zen mandatari ilegorriari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.
-Tira, ondo dago -esan zuen azkenean, eta txistua irentsi zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 205. orr.
-Ondo gogorra daukak burua! Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 48. orr.
Ondo finak frantsesak. hantxe aurkitu genuen kamioi txiki bat ondo ezaguna: nire Peugeota. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.
Ondo egia zen bere kontura jarri zenean Gremio Clubeko bazkide gisa onar zezaten desio zilegia izan zuela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 149. orr.
Fruta eskaini digu, baina garesti dago, ondo garesti hala ere! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 124. orr.
Ondo garbi idatzi zuen komisarioak gutunean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.
Goiz-goizetik hasi eta ondo berandu arte, buru-belarri emanik egoten zen: bezeroak, hornitzaileak, eskaerak, salmenta, sailkapena, kontuak, itzulketak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.
Guri gerrak begiak ireki zizkiguan ondo atsegingarri, gero ondo negargarri bide guztiak itxiko zizkigun bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.
Eskupeko legez 8 dolar eman nien eta ondo pozik gelditu ziren, itxuraz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.
Ondo ederki zeukaten ikasita gidoia, eta inor ez zegoen inprobisatzeko prest. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 35. orr.
Zerbait esatearren izan zen, ondo ederto nekien Jesusen Afaria agertzen zuela, baina isiltasuna hausteko galdetu nuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 119. orr.
Ondo gogoan hartua zuen Grosrouvrek Tartagliaren aholkua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.
Pentsatuko duanez, lantokian ordurako ondo jakinean zegoan mundu guztia kontuaz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 275. orr.
Hari ez zitzaion, ordea, halako ezbeharrik gertatuko; ondo gizon maltzurra zen eta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 113. orr.
Izan ere, Joia andrea, 40 urteak jada beteak baina gazteen freskotasuna gordetzen zuena [...] ondo andre gustagarritzat jo zitekeen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 63. orr.
Morroiari gaztetan nahi duena egiten uzten diona ondo damutuko da gero. Elizen arteko biblia EsZ 29,21
Ondo merezia genuen zu galtzea, gurekin izan zaitugun bitartean, ez baikinen arduratu zu ezagutzeaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.
Dena den, berak baino jende gehiago daukazu; harenak, gainera, ondo nekaturik datoz noski. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 112. orr.
Nonbait ondo nazkatua zegoen hainbeste urteko Gerran inori sufrimendurik opa nahi izateko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 105. orr.
Barrendik ondo bustia ibiltzen zela beti LNean hainbat goiz-saio egin ondoren, ondo beteta zeukan koadernoa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.
Tripa ondo beteta zuenean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 42. orr.
-Ondo dakik neroni ez nintzela zuekin izan Londreseko bidaian. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 39. orr.
Ondoegi egiten ari duk satorrarena satorra izateko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 142. orr.
Nire ustez, gauzak ongi egitea gustatzen zitzaiolako; ondoegi apika, aberatsen etxeetan egiten diren modura. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.
Lidia, bere emaztea, oso ondo konpontzen zen, ondoegi, bere aspaldiko laguna zen Lukas Mingorancerekin. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.
Dirua irabazten du, eta ez dakigu zertan gastatzen duen, edo, hobeto esanda, ondoegi dakigu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 232. orr.
Guztiz bestaldera da, bada; ondoegi ulertzen dut dena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 206. orr.
Eguna okupatua izaten genuela esan dut, baina nik behintzat ez dut ondoegi oroitzen zertan pasatzen genuen denbora. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.
Uzkurra, horixe zen alboan nuen gizona ondoen definitzen zuen hitza. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 325. orr.
Flaubert-en Topikoen Hiztegia-k "korrika ondoen egiten duen herria" dio "basque" hitzean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.
Ondoen iruditu zitzaiona egin zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 169. orr.
Port Vendrell inguruak ezagutzen nituen nik ondoen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 341. orr.
Ur handietan daudela gorderik gezur handienak eta ilunpe hartantxe egiten duela ondoen igerian arrain itsu hiztunak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.
Zulo ilunak ezagutzen zituzten, bazekiten ondoen itxitako hesiak ere nondik zeharkatu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.
Ni nengoen sukalde barruan gertatzen zena ikusteko ondoen kokatua, eta hango ate erdi irekitik barrena ikusi nuen Roman etxekoandrearekin hizketatzen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 50. orr.
Ez dago motor termikorik, ondoen diseinatua dela ere, 100 ºC iritsi gabe % 25eko eraginkortasuna iritsiko duenik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.
Gizon zaurituak, berriro, ahal zuen ondoen, esan zuen: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 225. orr.
Nolanahi ere, gerok ospatzeko opa zigula, ahal genuen ondoen, geure arimen osasunaren fabore, iruditzen baitzitzaion hala ere ordurako kaltetuxe ez ote zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.
Ahalik eta ondoen egingo dut. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 105. orr.
Ez zuten alferrik esaten lehengo zaharrek pertsona logura antxean, gose antxean eta diru-falta antxean ibiltzen dela ondoena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.
Zilarrezko biola bat, lore bat, izango zen bertsorik hunkigarrienak eta martxari ondoena egokituak [...] asmatzen zituenarentzako saria. Askoren artean «Rataplan» - 87. orr.
Ondoena zeudenak orrela, eta beste asko eta asko illak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 94. orr.
-Baina honela ondoena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.
Luze gabe, ordea, beste merkatari batzuek, piratek batzuetan -flandriarrak, holandarrak, ingelesak- hartu zuten lehentasuna eta baliatu zituzten ondoena kolonietako gaien ekoizpena eta banaketa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.
Haiek ezagutzen zuten ondoena eliza haren estiloa: ezaugarri arkitektonikoak, higaduraren kalteak, egin beharreko konponketa-lanak... Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.
Ahal nuen ondoena eramaten nituen Fortunatok egiten zizkidan erasoak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.
Berak gauzak ahalik eta ondoena egin nahi zituelako. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 148. orr.
Ondo asko zekien saltsa gaizto batean ari zela nahasten, baina indarren batek bultzatzen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.
Bai bainekien, ondo asko gainera, galduak ginela, baita itsasontzi hamar aldiz handiago batean egon bagina ere. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.
Atentatu haietako asko suizidatzat jo daitezke, egileek ondo asko baitzekiten berehala atxilotu eta hil egingo zituztela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Ondo asko ezagutzen haut!, zital hutsa haiz, ez didak haiengatik askorik ordainduko! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 121. orr.
Hitz batez, historiak ondo asko irakasten digu lege penalek inoiz ez dutela suntsipena beste ondoriorik izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.
Ondo asko konturatzen nintzen autozentsura garbia zela hura, baina, jaten ematen dizun eskuari ez omen zaio kosk egiten eta... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.
Argitu beharrean, ordea, gauzak nahasten ari ginen eta gure zenbait hanka-sartze ondo asko haizatu zituen prentsak, gu lotsagarri utziz, haizatzeko modukoak izan baitziren izan ere. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.
Gudua laburra bezain arrantza ona egin zuten gure mutilek: zortzi euskal nazionalista, Españari zioten gorrotoan nabarmendu direnak eta hamaika mendigoitzale ondo asko armatuak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.
Are gehiago: forma aldetik ondo bai ondo garatu eta zoritua agertzen da bertsolaritza lehen aipamen dokumentatu horietan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.
Zatiketa hori indarrez ezarritakoa da, dirua bezala, baina ez didazue ukatuko ondo-bai-ondo barneratuta eta geuretuta dugula. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 98. orr.
Balkoian dagoela, Gergoriok alimaleko oihua egin du, kalean dauden guztiek ondo bai ondo entzuteko modukoa. Berria - Kultura 2004-08-18
Hilobia neure begien maila berean neukan, beraz ondo baino hobeto ikusi nituen hango sartu-atera guztiak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 21. orr.
-Ez nuke nahi inork fanfarroitzat hartzerik -esan zuen F-k bere ohizko fintasunaz- baina nik ondo baino hobeto gogoratzen ditut Holden Caulfielden gorabeherak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.
Sarak ondo baino hobeto ezagutzen ditu, etxean duen argazki-bilduma liburu batean agertzen baita Dietrich Mummendey-ren 1960ko erretratu hura. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.
Ondo baino hobeto daki nor garen Jainkoak, eta zuek ere zeuen baitan badakizuelakoan nago. Elizen arteko biblia 2 Ko 5,11
Berehala jaiki zen, ondo baino hobeto sendatuta, eta poz eta gorespen oihuka hasi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 863. orr.
Gauzarik zailena hori zela, hain zuzen, ondo baino hobeto erakutsia zion filosofian zuen eskarmentuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.
Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala; eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto. Elizen arteko biblia St 2,8
Ondo baino hobeto izorratu zuten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.
Jakin bai hark, ondo baino hobeto. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 222. orr.
Eskolatua nauk, ondo hezia, buru-jantzia, ezin hobeto prestaturik nagok, gai nauk jendea gobernatzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.
Irakaslea, ostera, gizonezkoa zen, hogeita hamataka urteko gizon beltzaran serio eta ondo hezia. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 118. orr.
Afaria bukatu denean, Martinek, Altzibarko nagusiak, bere logela eskaini dio hain eskeko ondo heziari, mandioan ez baitu lo egiteko gau-girorik egiten. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.
Zein gizon ondo hezik ez lituzke begien aurrean ikusi nahiko Kattalin, Kattalinen dantza limurkorrak, ezpainetako karmin gorriak indartutako Kattalinen irribarrea? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.
Ondo ibili! Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.
Ondo ibili Parisen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 203. orr.
-Ondo ibili, eta kontuz etxe aurreko errotondan buelta gehiegi eman gabe. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 37. orr.
Kopetan musutxoa eman eta "ondo ibili Marie, au revoir!" esan zion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 194. orr.
Tira, datorren astean hitz egingo dugu, bitartean agur eta ondo ibili. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 118. orr.
Izan zen, halere, malkorik, musurik eta "ondo ibili" sentikorrik. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 109. orr.
Nork bere aldetik joan behar izan dugu, "ondo ibili" soil baten ondoren, eta penaz sartu naiz nire autobusean, pentsakor, neska misteriotsu hari buruzko zalantzak argitzeko modurik ez izateagatik. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 162. orr.
Haiek zaharrak zitunan eta ez zitiztenan gazteen zerak ikusten, baina gure ondo izatea begiratzen zitenan, hori bai. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 80. orr.
Ondo jaioa nago! Txillardegi «Putzu», 1999 - 77. orr.
Kalean, agure ondo jantzi bat neskatxari begira. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.
Gizon altua, ondo jantzia, betaurreko finak eta zapata garbi distiratsuak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 129. orr.
Harekin beste bi pertsona datoz, atezaina eta beste gizon bat, Beatrizen adinekoa, serioa, ondo jantzia. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 180. orr.
aski ondo (12)
benetan ondo (9)
dena ondo (241); dena ondo atera (19); dena ondo badoa (11); dena ondo dago (9); dena ondo egin (13); dena ondo joan (16); dena ondo zihoan (10); dena oso ondo (16); denak ondo (17)
ez dabil ondo (10); ez dago ondo (45); ez dagoela ondo (9); ez dakit ondo (34); ez daude ondo (9); ez hago ondo (17)
fisikoki ondo (20); fisikoki oso ondo (9)
gauzak ondo egin (29); gauzak ondo egiteko (15); gauzak ondo egiten (18); guztiz ondo (9)
hain ondo (167); hain ondo ezagutzen (16)
izugarri ondo (17)
lana ondo egin (14); lar ondo (9)
nahi bezain ondo (16); nahiko ondo (119); nahikoa ondo (15); nik bezain ondo (9)
ondo adierazten (12); ondo al zaude (23); ondo amaitu (12); ondo antolatu (17); ondo antolatuta (18); ondo aprobetxatu (16); ondo ari (178); ondo ari da (47); ondo ari dira (21); ondo aritu (143); ondo aritu zen (39); ondo aritu ziren (24); ondo aritzea (9); ondo aritzen (9); ondo asko (135); ondo asko dakit (9); ondo asko ezagutzen (12); ondo asko zekien (13); ondo asmatu (10); ondo atera (113); ondo atera da (15); ondo atera zen (13); ondo aterako (36); ondo ateratzea (11); ondo ateratzen (46); ondo aukeratu (10); ondo azaldu (17); ondo azaltzen (15); ondo aztertu (31); ondo aztertuta (9)
ondo babestuta (12); ondo baderitzozu (12); ondo badoa (16); ondo baino hobeto (235); ondo baitakit (9); ondo baitzekien (14); ondo baliatu (41); ondo baliatu zuen (18); ondo begiratu (37); ondo begiratzen (10); ondo bereizten (15); ondo bete (48); ondo bete ere (11); ondo beteta (21); ondo betetzen (15); ondo bidean (63); ondo bideratu (9); ondo bideratuta (10); ondo bizi (53)
ondo da (203); ondo dabil (10); ondo dago (285); ondo dagoela (62); ondo dagoen (9); ondo daki (82); ondo dakien (14); ondo dakigu (26); ondo dakik (18); ondo dakit (34); ondo dakite (63); ondo dakizu (24); ondo dator (11); ondo daude (33); ondo daudela (17); ondo deritzot (9); ondo doa (22); ondo doala (12); ondo doaz (13)
ondo edo gaizki (17); ondo egin (218); ondo egin duzu (13); ondo egin zuen (13); ondo egina (45); ondo eginda (15); ondo egindako (22); ondo egingo (24); ondo egitea (25); ondo egiteko (35); ondo egiten (134); ondo egiten du (19); ondo egokitu (18); ondo egokitzen (35); ondo egon (43); ondo egongo (35); ondo egongo da (10); ondo egotea (15); ondo ekin (19); ondo ekin zion (12); ondo eman (16); ondo ematen (30); ondo entrenatu (11); ondo entzun (30); ondo entzuten (15); ondo erabiltzen (14); ondo erakutsi (9); ondo eraman (10); ondo eramaten (10); ondo erantzun (35); ondo erantzuten (10); ondo esan (14); ondo etorri (22); ondo etorriko (58); ondo etortzen (15); ondo eutsi (68); ondo eutsi zion (31); ondo ezaguna (9); ondo ezagutu (48); ondo ezagutzea (9); ondo ezagutzen (421); ondo ezagutzen du (55); ondo ezagutzen dugu (22); ondo ezagutzen dut (29); ondo ezagutzen nau (10); ondo ezagutzen zituen (13); ondo ezagutzen zuen (36)
ondo funtzionatu (14); ondo funtzionatzen (25)
ondo gainditu (13); ondo garbitu (14); ondo gaude (26); ondo gelditu (19); ondo geratzen (12); ondo gogoan du (20); ondo gogoan dut (22); ondo gogoratzen (90); ondo gogoratzen dut (13); ondo gorde (11); ondo gordeta (16)
ondo hartu (85); ondo hartuko (17); ondo hartzen (29); ondo hasi (132); ondo hasi zuen (22); ondo hasteko (10); ondo hezia (10); ondo hitz egin (9); ondo hitz egiten (14); ondo hornituta (11)
ondo ibili (54); ondo ibiliko (15); ondo ibiltzen (10); ondo idazten (15); ondo ikasi (16); ondo ikasita (11); ondo ikus (9); ondo ikusi (81); ondo ikusi dut (10); ondo ikusi nuen (9); ondo ikusten (127); ondo ikusten da (9); ondo ikusten dut (20); ondo irabazia (10); ondo irakurri (13); ondo irizten (9); ondo irten (22); ondo irteten (9); ondo iruditu (20); ondo iruditzen (84); ondo iruditzen zait (28); ondo islatu (11); ondo itxi (22); ondo itxita (12); ondo izan (16)
ondo jabetzen (9); ondo jakin (58); ondo jakin ere (9); ondo jakin gabe (20); ondo jan (9); ondo jantzita (19); ondo jarri (16); ondo jartzen (10); ondo jaso (11); ondo jaten (14); ondo jo (10); ondo joan (72); ondo joan zen (16); ondo joanez gero (15); ondo joango (17); ondo jokatu (122); ondo jokatu zuen (19); ondo jokatzea (19); ondo jokatzen (72); ondo jotzen (17)
ondo kokatu (11); ondo kokatuta (25); ondo konpondu (28); ondo konponduko (9); ondo konpontzea (9); ondo konpontzen (70); ondo kostata (11)
ondo lan egiten (10); ondo legoke (21); ondo lo egin (49); ondo lotu (14); ondo lotuta (28)
ondo menderatzen (12); ondo merezia (24); ondo merezita (19); ondo merezitako (14); ondo moldatu (69); ondo moldatu zen (14); ondo moldatzen (168); ondo moldatzen da (30); ondo moldatzen naiz (18); ondo mugitu (13)
ondo nago (128); ondo nagoela (22); ondo nagok (11); ondo nekien (13); ondo nengoela (12); ondo neurtu (21)
ondo ondo (30); ondo ondoan (195); ondo ondotik (49); ondo oroitzen (18); ondo osatu (12)
ondo pasa (32); ondo pasatu (38); ondo pasatuko (10); ondo pasatzea (31); ondo pasatzeko (30); ondo pasatzen (43); ondo pentsatu (41); ondo pentsatua (10); ondo pentsatuta (35); ondo pentsatuz (20); ondo pentsatuz gero (17); ondo pentsatzen (13); ondo portatu (18); ondo portatzen (30); ondo prestatu (26); ondo prestatuta (31); ondo prestatutako (9); ondo prestatzen (9)
ondo samar (10); ondo sartu (9); ondo sartuta (13); ondo sentitu (13); ondo sentitzen (37)
ondo tratatu (11); ondo tratatzen (13)
ondo ulertu (110); ondo ulertu zuen (10); ondo ulertzeko (11); ondo ulertzen (92)
ondo zagok (26); ondo zaindu (45); ondo zaindua (11); ondo zainduta (29); ondo zaintzen (15); ondo zaude (37); ondo zaudela (14); ondo zegoela (36); ondo zegoen (33); ondo zegok (28); ondo zehaztu (11); ondo zehaztuta (10); ondo zekien (70); ondo zekiten (18); ondo zihoala (13); ondo zihoan (15); ondo zihoazen (11)
ondoz ondo (27)
oso ondo (1649); oso ondo ari (42); oso ondo aritu (27); oso ondo atera (12); oso ondo dago (52); oso ondo dagoela (12); oso ondo daki (11); oso ondo egin (20); oso ondo egiten (21); oso ondo egokitzen (10); oso ondo egon (9); oso ondo ezagutu (9); oso ondo ezagutzen (89); oso ondo gogoratzen (20); oso ondo hartu (17); oso ondo hasi (14); oso ondo ikusi (17); oso ondo ikusten (20); oso ondo iruditzen (10); oso ondo jakin (13); oso ondo joan (11); oso ondo jokatu (20); oso ondo jokatzen (15); oso ondo konpontzen (19); oso ondo moldatu (11); oso ondo moldatzen (29); oso ondo nago (23); oso ondo pasatzen (12); oso ondo ulertu (17); oso ondo ulertzen (38); oso ondo zaindu (10)
taldea ondo dago (12)
ze ondo (16); zein ondo (36); zeinen ondo (13); zer ondo (12)
ahalik eta ondoen (59); ondoen egiten (12)
ahalik eta ondoena (15)