Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun hautan gure herrian ondiko zorigaitza badabila; Mayi Teiletxea 58 urtetan hori ere gan da tanpez bezala. Herria 2005-10-20
Han guztia zen dolua eta atsekabea, gaitza eta zorigaitza, ondikoa eta ondoko ondore ezin penagarriagoa... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 572. orr.
Ondikoak mingosturik, edateari ekin zion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 331. orr.
Hildakoen etxea husteak areagotu egiten du doluaren oinazea, haren ondiko guztiak dastaraziz. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.
Berant ote nenbilen neure ondiko izugarriaren deitoratzen eta auhentzen hasteko? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.
Zer ondiko handia nik, zuk diozun bezala, neure hutsegiteak aintzat hartu izana. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 204. orr.
Ondikoz, ardoa dugu Euskal Herriko gaitzik handiena, Bermeora eta Santa Agedara ardoak eramaten du jendea samaldaka. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 90. orr.
Ondikotz, Kristinak ez zion inoiz nire apetari amorerik eman. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.
Baina, neure senak erabaki adimendutsu hartarat bulkatu baninduen ere, egoera hark ez zuen luze iraun, ondikotz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.
Eta 1875ko Santomasetan (txistorrik gabe emana, ondikotz!) Donostiatik etorritako mezulari baten bidez izan nuen berri fidagarririk. Txillardegi «Putzu», 1999 - 275. orr.
-Ondikotz... ez du ikusten, ez entzuten, ez ulertzen, eta ez da mintzatzen ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.
Euskal Herria musulmanen eta frankoen zein baskoien arrago, iraganeko lauso baino ez da, ondikoz. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 49. orr.
Errua biziari buruzko eskakizunekiko arrapostu ezarekin ezkontzen zenean, horma itsua eraikitzen ari zitzaion ondikoz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.
Ondikozko egoera horrek ugaldu egin du lapurreta, prostituzioa, borrokak eta mafiakeria. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 209. orr.
Ondikozko etxe hartatik irtetean, ate-atean gelditu zen une batez doktorea, eta birikak bete artean arnastu zuen askatasunaren airea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.
Makur zaitez batbederak zugan hain sarri miretsi izan duen eraman handi errukitsura, hura baita geure ondikozko bizitzan erein ditugun nahigabeak jasanarazten dizkigun bakarra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.
Nafarroako erresuma izutu eta ikararazi zutèn ondikozko gerla haietan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.
Bere sabel barruan hondatu zuen makina ondikozko hark lotzen zuen izaki txiki hura, estutu eta itxuragabetu egin zuen, eta munstro bihurtu zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.