Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ondeste (orobat hondeste g.er.) iz heste lodiaren azken zatia, uzkian amaitzen dena.
Ondestean tumore gaiztoa aurkitu diote Angel Alcalde presoari. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
Bi tumore atzeman zizkioten hondestean, hainbat hilabetetan odola botatzen aritu ostean. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Vioxx botikak koloneko eta ondesteko polipoak saihesteko balio ote zuen jakiteko hasi zuten ikerketa hori. Berria - Gaiak 2004-10-02
Espetxean bihotzekoak eman, ospitalean ebakuntza egin, eta ondesteko minbizia aurkitu zioten gero. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Haragi gorriek zein haragi prozesatuek koloneko eta ondesteko minbiziarekin lotura zuzena dutela aurkitu zuen iaz Minbiziaren eta Elikaduraren Inguruko Europako Ikerketak (EPIC). Berria - Gaiak 2006-02-02