Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
onbidetsu izond onbidez betea.
Engainua litzateke, errepikatzen zidan etengabe: herabekeria hori ez dea onbidetsua, batez ere neska nahirik seduzitu? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 201. orr.
-Oi antze eta dohainon makurra, indarra baitute inor hala limurtzeko! -bere irrits laidotsura zuen erakarri ene erregina itxuraz hain onbidetsuaren gogoa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.
Haserre nago gutun horren kopia bat egiteko astia izan ez dudalako, hala nire moralaren zorrotza onbidetsu gerta zekizun. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 350. orr.