Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

onbideratu, onbidera(tu), onbideratzen 1 da ad onbidera etorri.

Norbait hitzez edo egitez fede eta bizimodu katolikotik okertzen bada eta onbideratzen ez, gure Anaiartetik erabat egotzia izan bedi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 146. orr.

Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du, uztaia teinkatu eta botatzeko prestatzen.  Elizen arteko biblia   Sal 7,13

• 2 du ad onbidera ekarri. (pertsonak)

Senarra onbideratzeko eginak zituen zazpi ahalak alfer-alferrikakoak gertatu ziren eta akitua utzia zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

Kartzela aldiak ez omen zuen emakumea "onbideratu", eta orduan senarrak bere ohore lohitua odolarekin garbitzeko beharra sentitu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.

Bekatari bat onbideratzen duena miletan eta miletan hobe da sinestunekin ibiltzen dena baino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Baina irudipen okerra zen hori: pertsona bakar baten agintea aski zen haur-saldo hura onbideratzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

3 (gauza)

Guztien ohiturak onbideratzeko bertute betearen etsenpluen bidez agertu zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 835. orr.

Beldurraren eraginez erreprimitzen du legeak, eta beldurrak makurtzen eta onbideratzen du zekenen gogoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 120. orr.

Neure buruari galdetzen diot ea jakin ote dudan hutsegiteak eta bidegabekeriak zuzentzen edo, gutxienez, onbideratzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Izan ere zenbat ote ziren, desegin beharreko kalteak, zuzendu beharreko okerrak, onbideratu beharreko bidegabekeriak, neurriratu beharreko gehiegikeriak, ordaindu beharreko zorrak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.

Raxoik dio elkarrizketa «onbideratuko» duela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Rose etxera bidaliko zuen, eta ez kezkatzeko eskatuko zion, bera arduratuko zela-eta dena onbideratzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 45. orr.

1276ko Nafarreriako gerra dagoeneko urruti geratzen zen arren, 1351n oraindik zeharo onbideratu gabe zegoen Iruñeko auzoen arteko harremana.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 181. orr.

Astia ematen zien bankuei ordainketa-hutsegiteen arriskua gutxiagotzeko eta beren balantzak onbideratzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Hazkundeak handia izaten jarraitzen zuen, aurrezki eta inbertsio-tasak bereziki altuak ziren, inflazioa motela eta finantza publikoak onbideratuak zeuden.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Brady plangintzak nekez onbideratu zuen Mexikoko ekonomia, eta 1990az geroztik gozatu duen kapitalen sarrerari ez dio ia etekinik atera inbertsio-tasak goratu ahal izateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Aurreko pauso onbideratu guztien ordaina une horretatik aurrera pauso bakar bat ere ezin aurreratu ahal izatean datzala uste izatearena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus