Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi oinarrizko helburu nabari daitezke obraren jardun-hari osoan: irakurlea informatzea eta onbidean eraikitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.
Honetatik bera eta beste guztiak onbidean biziki eraikiak izan ziren. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.
Apaltasuna eta pazientzia gordetzera animatu ondoren, anaia batzuk hirian utzi zituen herria onbidean sendotzeko eta besteak bere aurretik Bolzanora bidali zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.
Haren bidez egiaren arerioak nahasten zituen, Kristoren gurutzearen etsaiak gezurtatzen, bidegalduak onbidera ekartzen, elkarrekin liskartuak baketzen eta ados zeudenak maite-lokarri estuagoz lotzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.
Zuk ez daukazu nahi dituzunak onbidetik gidatzerik, baina Jainkoak nahi dituenak gidatzen ditu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.
Ideala, ordea, adibide batean, h[au] d[a], agerpenean egikaritu nahi izatea egingaitza da [...] eta gainera, zerbait absurdua eta onbide gutxi duena da bere baitan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.
Errepara zaitezte egungo merkatu guzian: ekologismoa, denbora librismoa, feminismoa, [...] onbide osasungarriak omen ditugu denak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.
Onbidera itzuli dela iruditzen zaidan bakoitzean, eskandalu berri bat ekartzen dit. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.
Ibili onbidetik eta jarraitu zintzoen jokabideari. Elizen arteko biblia EsZ 2,20
Bere heriotzaz prestutasun eta onbide-eredu gogoangarria utzi zien, gazteei ez ezik, bai eta herri osoari ere. Elizen arteko biblia 2 M 6,31
-O anai Leon! anaia txikiek mundu guztian santutasun eta onbide etsenplu handia emango balute ere, arretaz idatz eta apunta ezazu ez dagoela hor poz betea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 957. orr.