Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaungoikoak bere onberatasun eskuzabala ez diola ukatu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 154. orr.
Haren gizatasuna eta onberatasuna nuen buruan. Berria - Kultura 2004-01-21
Hango jendeen onberatasunari esker, banuen laboratorioan idazmahai herren bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.
Bizitzaren ilunabarrean zegoelarik, bere onberatasuna isurtzen zuen ororengan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.
Janaria ez digu eskuratzen harakinaren onberatasunak, ez garagardogilearenak, ez okinarenak, baizik eta haiek beren ondasunak aintzat izateak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.
Euskal literaturan ohikoegi bilakatu den onberatasunetik urrun daude ipuin hauek. Berria - Kultura 2006-03-07
Dostoievski dontsua hurbildu zait bere ohiko onberatasun otzankote horrekin, eta ukalondotik oratu dit: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.
Ez eman inori haserrebiderik, ez galbiderik; baizik eta, zeuek otzanak izanik, eragin guztiei bakera, onberatasunera eta bihotz-batasunera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.
Jainko Jaunak, bere betiko onberatasunez, hitz egiteko dohaina eman zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.
Nardagarriak iruditzen zaizkit beren maskarak, onberatasun poseak eta kausa handien aldeko beren aldarrikapenak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 179. orr.