Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
onbehar1 (orobat on-behar) 1 iz behartasuna, pobrezia.
Bizitoki kontuetan Afrikan ere ez dut onbehar handiagorik ikusi. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
2 izond behartsua.
Eta nor da jakintsuago, finean: baserritar noharroin on-beharra baina Jainkoaren bidetik dabilena, edo kapare aberats kasik guztiahalduna baina deabruari arima saldua diona? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 34. orr.