Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskararen sostenguz, afera horretan sartzen dugun afektibitatea baliatzen da, onartezinaren onartzeko eta onarrarazteko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 97. orr.
Bossuet apezpikuak, aldiz, Frantziako Elizaren Biltzarrari onarrarazi zion 1682.ean bere teologia berria, Déclaration des quatre articles delako aldarrikapenean laburbildurik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 52. orr.
Jerusalemen zeuden guztiei, bai eta Benjamingoei ere, onartarazi egin zien itun hura. Elizen arteko biblia 2 Kro 34,32
Bazituen ehun minuta adiarazteko eta onarrarazteko deraman politika. Herria 2002-10-03
Euskaldunek beren nortasuna onarrarazteko duten nahiarekin identifikatzen naiz. Berria - Harian 2005-02-24
Luterok printze handiak zituen bere alde, eta ezin onarraraziko zien kanpotiko nagusitasuna lukeen eliz autoritaterik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 127. orr.
Eztabaida horiek berriro hasi ziren zinemarekin, arte bezala onarrarazteko lehendabizi, eta gero, neke handiagoz, zinemari arte bezala definizio berezi bat emateko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 283. orr.
Harentzat erosia nuen eraztuna onarrarazi nahi izan nion, baina halako harrotasunez esan zidan "Zer naizela uste duzu, jauna?" non belarrietaraino gorritu bainintzen lotsaren lotsaz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.