Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musuak, batez ere ezpainetan emandakoak, onarpena eta konplizitatea esan nahi du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.
Giza mugen onarpena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.
Oro har, hizkuntzak mugatuak direlako onarpena, hizkuntzon deskribapena errazteko helburuarekin egin ohi da. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 44. orr.
Onarpena baino gehiago, bere sustengua deplauki segurtatu omen dio. Herria 2004-09-09
Ikusleak irudia atzematen duenean, atzemate horretan parte duten eragile guztiak aztertzen ditu, ulerpenari, interpretazioari, hots, irudiaren onarpenari, eragiten dioten faktore guztiak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.
Bidez ala xendraz, badugu jadanik asko eta asko egina, Euskararen onarpen, zabaltze eta barnatze mailean. Herria 2003-04-17
Herri indigenen eskubideen onarpenaren aurka. Berria - Gaiak 2004-11-26
Gazteluan moldaketak egin behar ziren, eta Nafarroako Kantzileria luzatzen ari zen horretarako diruaren onarpena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.
Bi jarreretan dago kontraesana, bi jarreren artean ibili behar du idazleak txerpolari gisa -loria eta bakardadea, fama eta anonimatua, onarpena eta porrota bizkar-poltsa berean sarturik-. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.
Menekoaren onarpenarekin gobernatu behar dela dio Platonek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.
Bere ustez merezi duen onarpenik jasotzen ez badu etxean anker bihurtuko da. Pako Aristi «Note book», 2005 - 103. orr.
Autodeterminazio eskubidearen onarpena lortzeko bide bakarra mugimendu zibila duk. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 80. orr.
Lehen hamaika lagunak inguratu zitzaizkionean, Erromara abiatu zen, Inozentzio III.aren onarpena lortzeko berak "hitz gutxitan eta sinpleki idatziriko" bizimoldearentzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.
Zer gerta ere, Foruen onarpen osoa ongi finkatuta uztea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 126. orr.
Okarizek azpimarratu zuenez, «planak onarpen handia izan du». Berria - Kirola 2004-05-25
Teoriak ez du onarpen zabalik lortu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.
Ikuspegi arrazoizko honek onarpen zabala du arkeologoen artean, Jakinminaren zientzia nobleari egindako ekarpenagatik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 146. orr.
Kanpaina bultzatzen duen erakundeak onarpen egokia izan behar du noski, eta badirudi GKE arloan dagoen aniztasunak ez duela horretan askorik laguntzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.
Jakin badaki ez dela aski ikusleen onarpen pasiboa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 78. orr.
Etsipena, halako onarpen adoregabetua, agertzen dira beti super-errealismoaren gai nagusien artean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.
Euskal nazioaren onarpen politiko eta juridikoa. Berria - Mundua 2006-01-04
Hitzak Britainia Handiko eta Estatu Batuetako gobernuen onarpen ofiziala du. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.
Hamidak igarri egin zion amaren ezkutuko onarpenari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 189. orr.
Sekulako ustekabe atsegina izan zen guretzat haren berehalako onarpena. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 42. orr.
Emakumeengan antzinako sinesmen honek onarpen duda-mudazko bat besterik ez du eragiten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 19. orr.
Onarpen aire bat begien dirdaian, esperantzaz marmarikatu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.
-Ohore bat niretzat -erantzun eta begiekin onarpen keinua egin zion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 28. orr.
Helburu hori betetzen badu, «euskal nortasunaren onarpen fasea bukatua» izanen dela dio. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Jaiotzen garen unetik bertatik musua maitasun, onarpen eta segurtasun adierazpena da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.
euskal herriaren onarpen (3); euskal nazioaren onarpen (7); klubaren onarpen ofiziala (3); nazioaren onarpen (8); nazioaren onarpen politiko (4)
onarpen handia izan (3); onarpen handiagoa (5); onarpen handiagoko akordiorik (3); onarpen juridiko politikoa (3); onarpen ofiziala (11); onarpen politiko (5); onarpen zabala (7)
aniztasunaren onarpena (3); autodeterminazio eskubidearen onarpena (7); behin betiko onarpena (3); eskubidearen onarpena (9); eskubideen onarpena (4); euskal herriaren onarpena (3); nazioarteko onarpena (3)
onarpena behar (4); onarpena eman (5); onarpena eskatzen (3); onarpena izan (3); onarpena jaso (6); onarpena lortu (5); onarpena lortzeko (8)