Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eduki horren onargarritasuna filosofian irizpide razional soilekin epaitu nahi izan zuten, zer hartu eta zer utzi garaiko filosofiaren arabera erabakiz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.
Zapore-usainen onargarritasuna, hein batean, zabaltzen ari zaigula-eta [...] geroz eta aukera handiagoak izango ditugu elikagaiak elkarren artean konbinatzeko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 41. orr.
Izan ere, segurtasunaren eraketa, arriskuaren onargarritasunaz gain, arriskuaren determinazio bera baldintzatzen duten uste sozio-ekonomiko jakin batzuen onespen inplizituari loturik doakio. Berria - Gaiak 2006-02-23
Enuntziatua aztertzean aurkitu dena izan da zeinu-multzoetara daraman funtzioa, zeina ez den identifikatzen ez "onargarritasun" gramatikalarekin, ez zuzentasun logikoarekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.
Onargarritasunaren hastapen hau, ondorioz, unibertso osoari aplikatzen zaio. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.
Arrazoimenaren onargarritasunaren hastapen horren arabera [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.
Duvek ongi frogatu du arte osoa dela gaur egun lehen-lehenik instituzioak definitua (instituzio horrek gero onargarritasun-irizpideak, berez guztiz aldagarriak, esan beharrik ere ez dagoen bezala, ezarri nahi izateko arriskuarekin, jakina). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.